Jujuyko San Salvadorren gaude, Loren eta biok. Jujuy Argentinaren ipar-mendebaldean dago, Txile eta Boliviarekin muga egiten duen probintzia da. San Salvador hiria itsas mailatik mila eta hirurehun metrotara aurkitzen da, gutxi gora behera. Hemengo ostatu batean logela bat hartu dugu, eta bi egun atseden hartzen, arropak garbitzen eta internet bidez gure posta elektronikoak eguneratzen pasatu ditugu… Hirugarren egunean, indar berrituta, Boliviarako norabidea hartu dugu. Goi-lautadako paisaia hau txundigarria da, paregabea. Alboetara uzten ari garen mendiak kontu handiz tindatuak izan zirela...


Buenos Aires hiriko autobus terminaletik arratsaldeko lauretan atera gara. Iparralderantz goaz, Santiago del Esteroko probintziarantz goaz, Loren eta biok. Han MoCaSE – Vía Campesina erakundeko lagunekin topo egitea espero dugu... Hamazortzi orduko bidaia astun bat eta gero, bigarren autobus bat hartu dugu, eta beste lau orduren buruan Quimilira iritsi gara, azkenean. Bertan, herriaren sarreran dagoen Nekazaritza Jasangarrirako Eskolara habiatu gara jarraian. Mocasek, Santiago del Esteroko Nekazarien Mugimenduak hogei urte bete ditu aurten, eta Quimiliko zentral hau mugimenduaren aitzindari...


“...Soldaten parekotasuna, funtsezko erabakiak asanbladan hartzea; lan intelektualaren eta eskulanaren arteko bereizketa gaitzesten dugu, txandakako lanpostuak nahi ditugu eta, batez ere, gure ordezkari hautetsiak aldatzeko eskubidea... Okupatu, eutsi, ekoiztu...” Jakingo duzuen bezala, Argentinan XXIgarren mende hasierako krisiak lantegi askoren itxiera suposatu zuen. Patroiek milaka enpresa porrotera eraman zituzten, arduragabeki (“lehendabizi ni salbatzen naiz, gero ni eta azkenik ni” esaten zuten patroi askok, lotsagabeki). Sektore pribatuaren eraginkortasunaren diskurtso guzti hori el...


Garai historikoa da hau Argentinarentzat. Herri mailan garrantzi handiko gertaerak ari dira bizitzen, eta eztabaida zuengana eramaten den neurrian bizipenak globalizatzen ditugu elkarrekin. Komunikazioa tresna estrategikoa da, ate zeharkaezinena irekitzen duen giltza. Etengabeko ekina eta komunikazioa... Laurogeita hamargarren hamarkadan argentinar estatuak enpresa publiko gehienak pribatizatu zituen, bertako baliabide naturalak eta langileak kapitalaren eta enpresari ustelen mende utziz horrela. Gutxi batzuren eskuetan zegoen aberastasunak atzerrira egin zuen ihes, eta langabeziak inoiz...


Irailaren bederatzian, Maiatza Plazako Amen Unibertsitate Popularrean (UPMPM), Ekonomia Politikoa eta Giza Eskubideen inguruko laugarren Topaketa Internazionala hasi zen. Hiru egunez, ikasgela desberdinetan, goizeko hamarretatik iluntzeko bederatziak arte, hainbeste hitzaldi, tailer eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izan genuen. Aurten partaidetza zabala, anitza eta oso aktiboa izan omen da, topaketak ehundik gora herrialdetako lagunak bildu zituen, eta antolatzaileen aburuz jende gazte mordoa bertaratu zen... Hemen doakizue mahai-inguruotan landu ziren gaien zerrenda txiki bat: Mundu...


Nicok garraio lanak egiten ditu bere furgoneta gorrian. Su-itzalgailuak eramaten ditu hemendik hara, gorriak dira su-itzalgailuak Argentinan ere. Nicoren masailak oso gorritu ziren pasa den astean lan bidaiatxo batean lagunduko ahal nion galdetu zidanean. Noski, nola ez, gusto handiz, pozik lagundu ere... Gaur, astelehena, goizean goizetik atera gara. Furgoa su-itzalgailuz goraino beteta goaz, atzeko bi gurpilak ez dira apenas ikusten pisuaren pisuagatik. Buenos Airesetik iparraldera jo dugu, abestiak dioen bezala, autobide papanamerikanoan barrena. Hemen errepideak lerro zuzen amaigabeak ...