La Pollaren kantu mitiko hura parafraseatuz: idazlea zen, orain blogaria baino ez da. Hank Moodyz ari naiz, telebistako pertsonai bati buruz. Barkatuko didazue gustu falta, baina kariƱoa hartu diot existitzen ez den gizon horri eta hona ekartzea bururatu zait. Idazlea zen, bai, eta arrakasta ere bazuen. Hollywoodeko deia jaso zuen arte. Orduan,  akabo. Orduan, God hates us all izeneko bere nobela A crazy little thing called love pelikula bihurtu zen. Tom eta Katie delako batzuek protagonizatuta. Eta Hanken gainbehera geldiezina izan da ordutik. Ezin du idatzi. Gorroto duen hiri batea...