Strange Fruit izango da jazzaren historiako abestirik tristeena beharbada, ta Billie Holiday-k utzi zizkigunen arteko ezagunena ere bai. Hauxe da kantaren historia.           Artista handi askok bezala ez zuen izan bizitza errazik Eleonora Fagan-ek, horixe zen bere benetako izena. Amak hamahiru urte zituela, aitak hamabost, izan zuten Billie. Aitak, bera ere musikaria, ez zituen egun asko egiten etxean eta halako batean etxetik joan zen berriro ez itzultzeko.      &nb...