Esango du berriro Leirek ea zer egiten dudan besteren elkarrizketetan kuxkuxeatzen baina aurkin agertzen direnez, ezin izaten diot tentazioari eutsi eta batzuetan irakurri egiten ditut, batez ere, eibarreraz daudenak. Baina tira, ez nuen honetaz hitzegin nahi, ezpada irakurritako iritzi bati buruz zeinak esaten duen hainbat blogari best sellerren idazle batzuk baino hobeak direla. Eta zer da ba, ondo idaztea? Honetaz ere inork ez didanez iritzirik eskatu, ba eman egingo dut. Busti nadin: Neuk ere irakurtzen ditut best sellerrak... eta bestelako liburuak, eta blogak, eta egunkariak, eta aldi...