Kaixo lagun:   Jada martxan dago Solaslaguna proiektua. Gainera,  Bortzirietako Euskara Mankomunitatez gain, Malerrekako Mankomunitatea eta  Baztango Udala ere egitasmoa bultzatzen ari dira. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solastatzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat debaldekoa dela. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun ...