Ikusgarria!!

argi 1456131013480 Argi | 2008-05-15 23:38

Ez dauka beste izenik. La Tortuga de Darwin eta Carmen Machi, nahasketa ezin hobea. Larunbat ilun, luze eta aspergarria aurreikusten zen aurrekoa. Bilboko kale luze eta zikinetatik bueltaka Arriagako ateekin egin nuen topo. Harrituta geratu nintzen atean zain zegoen jende guztia ikustean. Zer egingo ote dute hauek hemen? Zein obra estreinatzen da? Ia pentsatu gabe eta plan hobeagorik ez zegoela ikusita,  ilaran jarri nintzen neu ere. Eskerrak. Urteetan ikusi dudan antzezpenik onena izan zen hura. Indarrik gabe hasi zen La Tortuga de Darwin lana, baina berehala harrapatu ninduen eta txi...


Hemen irakurri dut, erantzun batean. Juan Crisostomo Arriaga musikariaren jaiotzaren 2. urteurrena ari dira ospatzen, kartel batzuetan argitaratu dutenez. Gaztelaniaz, jakina 2º centenario da kartel berean agertzen dena ospatzeko. Eskerrik asko, Patxi Lurra.


Urteurren, mendeurren, milurteko-urren eta dena delakoekin badago arazo bat, eta arazo hori da goraipatu eta omendu nahi den horrekin nazkatu ohi garela. Omendua laudatu beharrean gaizki esaka hasten garela. Gertatu zen Cervantes eta bere Quijotearekin pasa den urtean, eta ziurrenik gertatuko da aurten Mozartekin. Pena da: hildako miresgarri hauen obra ezagutarazi, zabaldu eta distira ateratzeko aukera paregabea behar lukeena topiko setatien zerrenda bihurtu ohi da, ezer berririk eransten ez duena, ez bada aipaturiko nazka eta nekadura. Mozart bezala, Juan Crisóstomo de Arriaga ere urtarri...