Arthur C. Clarkeren irakurle amorratua izan nintzen gazte garaian, idazlea ezaguna da halaber komunikazio sateliteen erabilera bideratu zuen asmakuntzagatik ere.  Buru argidun gizona iruditu zait beti. Aspaldi irakurri nion orduko Aita Saindua gizateriaren arerio nagusitzat zeukala; Juan Paulo II "public enemy number one of mankind" zela, munduan diren txiroei esaten baitzien ugaltzeko eta ugaltzeko eta kondoirik ez erabiltzeko, bide batez. Orduan ez zegoen HIESik.Sarritan barre ganorabakoak egiten ditugu: -Entzun duzu Beneditoren azkena? Kar, kar, kar... Nago ez dugula asmatzen etsaia...