Historiak gauzak bere lekuan jartzen dituela pentsatzea gustuko dugu. Galtzaileei (gehienoi) geratzen zaien (zaigun) azken kontsolamendua omen da hori. Gertaerak, pertsonaiak, batailak eta mugarriak, Historia deitzen dugun izaki ezezagun eta ustez ahalguztidun horrek epaituko dituela pentsatzeak lasai uzten gaitu. Onak eta txarrak bereizi,  txalogarria txalotu, deitoragarria deitoratu. Baina historiak ez du ezer jartzen edo kentzen, ez du ezer epaitzen. Gizakiok gara horren arduradun, eta interesak interes, askotan historia joko zikinean sartzea hobesten da, pertsonaiak eta gertaerak ...