Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria Tolosako Leidorrean.

bazkaltzaindia 1456131403093 Bazkaltzaindia | 2007-10-27 16:22
1

Urriaren 25ean Tolosako Leidorrean Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Euskal Gatazkaren Konponbideari Heltzeko Proposamenaren aurkezpena egin zuen. Teorian barne kargu eta EAJko afiliatuentzako soilik ;-)

Ibarretxe.com atarian aipamena egiten badiote ere,  Bazkaltzaindiako kazetari taldeak Leidorrean sartzea lortu genuen eta hau, gure apunte narratxek uzten diguten eta bertan ikusi ta entzundakoaren kronika dezute. Argazki eta bideoekin osatua gainera!

Leidor jendez lepo bete zen.

Ekitaldia GBBko buru den Joseba Egibarrek aurkezpen lanak egiten hasi zuen eta aipatu zituenen artean, Herri honek 1839tik 1979ra arte etengabeko eskubideen urraketa jasan duela izan zen:

"Euskal Herriko enborra, herri borondatea da eta enbor horretako adarretako bat gara"
Jarraian Lehendakariak hitza hartu zuen eta medioentzako zenbait esaldi aipatu ondoren, ekitaldiaren erakundetik agertu ziren medioei zinematik ateratzeko gonbitea luzatu zitzaien. Ondoren hasi zen interesgarria ;-)

Orain aste batzu Espainiako gobernuko Zapaterorekin izandako elkarrizketaren nondik-norakoak aipatzen hasi zen.

Zapaterori esan zizkion esaldien artean hauek jaso/ulertu genizkion:
"Con vuestra actitud demostrais que con ETA se pueden negociar estas cuestiones pero no con el Lehendakari o el PNV, con nosotros solo se puede hablar de aceras, hospitales o gestión"

"Quiero que sepas que transmitiré a la sociedad que el presidente del Gobierno Español y el Lehendakari necesitan del permiso de ETA para hablar"...

"Quiero que sepas que aunque ganes las elecciones con esa actitud, en el acto de  nombramiento del Presidente me aseguraré de que no tengas nuestros votos, porque me da igual que seas tú o Rajoy"

Aldiz Zapaterok zera erantzun omen zion:

"Estamos muy tranquilos, las encuestas nos dan a ganar"

"Yo en público hasta que se den las elecciones voy a mantener ésta posición"

"El engorilamiento del PP juega a nuestro favor"

Lehendakariak esan zuenez, Zapaterorekin izan zuen bileratik argudiorik ez duten konklusioarekin atera zen. Zapaterok ez ziola "fundamentuzko gauzarik esan". Akaso, Lehendakariaren hausnarketa politiko bezala, egunen batean bakea negoziatu beharra badauka Espainiako Gobernuak, nahiago duela ETArekin negoziatzea Lehendakaria edo EAJrekin baino, azken finean, ETAk bakea eskaintzen diolako. Hau Lehendakariaren hausnarketa baino ez zen izan.

Ondoren, diapositiben bitartezko aurkezpen batekin bere proposamenaren ildo nagusiak azaltzeari ekin zion.

Catalunyako Estatut-arekin eta Nafarroako gobernu osaketa prozesuan gertatutakoa PSOEk izandako jarrera azaltzerakoan, duela hilabete batzu Pasqual Maragall-ekin bildu zenean Pasqualek esan ziona aitatu zuen anekdota bezala:
"Juanjo, he perdido el concepto de estado prurinacional, siempre he creído que a España se la podía convencer y he visto que no"
Ibarretxek PSOEk espainolismo kontuen aurrean, jarrera taktiko bezala pentsatzen dutenak oker daudela esan zuen, aldiz espainolismo zentralista jarrera estrategiko sakona dela PSOErengan.

Leidorreko ekitaldian jendeari kartulinak banatu zitzaizkion eta Lehendakariari galderak idatziz egiteko aukera izan zen. Hitz eta ideia guzti hauek galdera horien erantzunetan eman zituen gehienbat.

Ekitaldia amaitzeko bertaratutakoei hitz batzu eskaini zizkien eta bere egoera animikoaren berri eman zuen.
"Ilusioz beterik nago eta sasoiz nago eta 2008ko urriaren 25ean goizeko 9.30etan botatzera joango naiz."
Azpikaldean, bertan hartutako bideo sekuentzi batzu dituzue ikusgai.

Lehendakaria Leidorrera sartu zenekoa.

Aldaketak proposatzearen beharra.

Europar Batasunaren jarrera.

segapotoa

segapotoa 2007-10-29 12:45 #1

Ole! Ole! Ole! Horiek dituk potrok eta ez Osborneko zezenarenak.

Eta bietaz hari nauk. Candido Sasetaz, muduan dagoen kazetari hausartenetarikoa eta "scoop" honen egileaz eta Ibarretxez.

Ibarretxek bere asmoak aurrera aterako ote dituen ez dakit. Baina bi gauza txalotzen dizkiot. Nire iritzia jakin nahi du eta galdeketa edo erreferenduma egitea proposatzen du, ez dena dakiten beste batzuk bezala eta bigarrena...

euskaldun berria izanda, barne mitina EUSKARAZ egiten du!

Zorionak Ibarretxe jauna! Nahiko nuke bere burua abertzaletzat duten askok (eta alderdi guztietakoetaz ari naiz), zure adibidea jarraituko balukete. Abertzaleak izanda, euskara ikasi eta erabiltzea. Demokratak izanda, herriari bere iritzia galdetzea.

Galdu ditzatela beldurrak hostia! Juanjo txapeldun!

Utzi iruzkina: