B-zortzi

web 2.0 ikasi, blogak egin

Luistxo Fernandez

b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2007-02-07 15:39

Abenduan, Gabonetako oporrak izan baino pare bat egun lehenago, Luistxo Fernandez Huhezi bisitatu zuen eta hitzaldi bat eman zigun. Eibartar honek CodeSyntax enpresen lan egiten du eta Web 2.0ko hainbat zerbitzuen aita baita ere. Esaterako: Aurki.com, Sustatu.com,  Blogak.com... hitzaldian Tagzaniari buruz hitz egin zigun. Webgune hau lekuekin eta etiketekin dago egina eta zure gustuko tokiak edo mapak gorde ditzakezu. Google.maps-etan oinarrituta dago. Bertan sartu ondoren webgune interesgarria iruditu zait bai zuk egindako bidaiak gordetzeko balio duelako bai besteek egind...


FireFox

1
b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2007-02-07 10:50

Kaixo, Azken aldi hauetan asko entzun izan dut FireFox hitza baina orain dela aste batzuetara arte, Joxek (Web 2.0 irakaslea) FireFox-i buruz artikulu bat bidali zigun arte hain zuzen, ez nekien zehazki zer zen. Entzun dudanez programa ona da eta euskarazko aplikazioa asko ditu. Baina ez dakit Explorer kendu nahi dudanik, izan ere, betidanik erabili izan dut eta arazoak beti izan ditudan arren ohitu egin naiz jadanik.  


Curriculum 2.0

1
b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2007-02-07 00:09

Lan bila al zaude? Aspertu egin zara bulegoz bulego elkarrizketak egiteaz emaitzik izan gabe? Ez larritu, hona hemen Interneta ematen digun beste soluzio bat: Bideo labur bat grabatu zure gaitasunak erakutsiz eta zure lan-esperientzia kontatuz. Nahi duzun enpresetara bideoa korreoz bidali. Enpresari gustatzen bazaio, elkarrizketa pertsonal batera gonbidatuko zaitu eta proba pasatzen baduzu agian bilatzen zenuen lana aurkituko duzu. YouTube.com-en ikusi ahal dezakegu dagoeneko curriculum mota hauek. Egia da bai enpresek bai lan bila daudenak denbora mordoa aurreztu dezaketela sistema honek...


Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira, sarelariak jarritakoak. Esaterako, "arau" horietako batzuk honakoak dira: artxibo atzizkien tamaina zaintzea, ez idaztea LETRA LARRIZ, ez iraindu inor sarean, ezkutatu taldeetako helbideak... Nire ustez netiketen sistema oso ideia ona da, izan ere, inork ez du sarea arautzen eta edozein gauza araurik gabe katastrofe batean bihurtu daiteke.  


Baskonia maitia

b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2007-01-17 14:54

Dudarik gabe, nire bizitza markatu duen zeozer badago, hori saskibaloia izan da eta horrekin nire bihotzeko taldea, Baskonia. Orain dela bost urte taldearen kide egin nintzen eta momentu horretaik aurrera asko izan dira bizi izandako tentsio, tristura eta noski zoriontasun momentuak. Horregatik bideotzo hau jartzea erabaki egin dut, non taldearen jokalari historikoak eta saskiraketa onenak agertzen diren. Zuen gustokoa baita ere izatea espero dut. Beste bat arte!


Internet asko aldatu egin da azken urteetan, bereziki internautak. Lehen elementu pasiboak ginen, Sarean agertzen zenaren ikusleak soilik eta orain, berriz, bertan agertzen diren edukinak guk produzitzen, kontrolatzen eta zabaldu ere egiten ditugu.   Adituek diotenez, Web 2.0ren garaipena izan da. Gaur egun, hamarna software erreminta berriak  sortu egin dira eta horrek gauzak asko erraztu egin ditu.   Aldi berean zerbitzu horien sortzaileak ( Youtube, Flickr, Del.icio.us, Blogger edo My Space), pertsonai publikoetan eta aberatsetan bihurtu egin dira.   Webgune hauen ar...


Podcasting ikasten

b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2007-01-10 15:22

  powered by ODEO


Bake Spamak

1
b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2006-12-10 16:44

Spam:  zure korreora heltzen diren mail ez-eskatuak dira, geheinak publizitatea eskainiz eta masiboki bidaltzen direnak enpreseengatik. Denok noizbehin jasotako mailak dira, gure buruak beharrezkoak ez diren gauzaz betetzeko nahian. kasu honetan, beste motatako spama da, hemen bake erakunde bateko kidea egin zaitezen gonbidatzen zaituzte. Mota hontako mezuak garai honetan ugaritzen dira, izan ere, Gabonetan urte osoan baino solidarioagoak izan behar garela esaten da. Ondo iruditzen zait bakearen aldeko erakundeak eta mugimenduak sortzea, baina nire ustez, beraien kide eg...


Nire etxea

b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2006-12-06 16:14

Mapa honetan nire auroa eta nire etxea ikusten dira. Oso leku polita da, Gasteiz osoa bezala!! Beraz, hemendik bueltatzo bat ematera gonbidatzen zaituztet! tagzaniapaste nire etxea map - Tagzania


Missourin historiako irakasle batek (Eric Langhorst) honako proiektua egin du bere ikasleekin eta beraien gurasoekin baita ere. Proiektua honakoa izan zen: ikasle bakoitzak  Guerrilla Season izeneko liburua irakurri behar zuten eta geroago irakasleak eta liburuaren idazlea antolatu duten blog baten bitartez,The Guerrilla Season Book Blog, denok irakurketa kolektibo bat egingo dute. Igandero antolatzaileek zein atal irakurri behar duten esango dute eta hainbat galdera botako dute eztabaidak bideratzeko. Azkenik, blog honek bi ezaugarri izango ditu: erantzunak m...


b-zortzi 1456131298580

blog hau web 2.0 klasean egin dugu, hauek nola sortu eta erailtzen diren ikasteko.blog honetetan idatzitako gauzak emen klaseak egindako lanak izango dira.