JARTZIBLOG

Nahi baduzue hemen daukazue aukera pasaden hauteskundeei buruzko informazioa ikusteko:


 Beharbada zuetako norbaitek ikusita duzue Rodrigo Rosenberg-ek grabatutako bideoa. Maiatzaren 10ean hil zuten, eta bideoa orduan zintzilikatu zuten. Laburtuta Rodrigok bere hiltzailea Guatemalako presidentea izan zela zioen, Alvaro Colom, eta bideoa bere abokatuarekin grabatu zuela hiltzen bazuten publikatzeko. Ordutik mundu osora zabaldu da albistea.Orain pertsona bat atxilotu dute Twitter-en bidalitako mezu honengatik: "Primera acción real sacar el pisto de Banrural quebrar al banco de los corruptos". Jean Anleu Fernandez-en helburua Rodrigoren hilketaren erantzuleak zigortzea zen b...


TAGZANIA

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-05-12 19:18

Hemen Artziniega non dagoen ikus dezakezue. Animatu bisitatzera!tagzaniapaste Nire herria


INTERNETEKO SAREAK

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-04-21 15:34

   Asko hedatu dira sareak interneten. Etengabe entzuten ditugu haiei buruzko albisteak, haiei buruz hitzegiten dugu edo haiek sor ditzaketen arazoetaz ohartzen gaituzte.    Gutxi gora behera duela urte batetik hona erabili dut Tuenti. Jende askok zuelako egin nuen kontua, lagun askok ziotelako bertan sartzen zituztela ateratako argazkiak eta sare oso aproposa zela asko ikusten ez dudan jendearekin harremanetan jartzeko. Argazkiak eta bideoak elkarren artean konpartitzea da sare honen ezaugarririk deigarriena edo nagusiena, eta tabloietan idazteko aukerak e-mail baten fu...


DELICIOUS

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-25 18:24

Azken egunotan Delicious programa erabili eta ezagutzeko aukera izan dugu. Lehen aldiz sartzerakoan badirudi web orrialde honetan informazio edo material falta dagoela. Hala ere informazio iturri izugarri dituen orrialdea da, interneten dauden albiste edo artikuluak gordetzen dituena. Informazioa kontrastatu nahi dutenentzat edo informazioa modu orokorrago batean bilatu nahi dutenentzat da gomendagarria Delicious. Etiketa bidezko bilatzaileak azkar aurkitzen du nahi den informazioa eta nahi bada gai bati buruzko albisteak ateratzen direnean abisua jasotzeko daiteke ere. Gaur egun pertsonen ...


KRISIAREN KONTRA

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-25 18:08

Zapaterok badirudi badakiela nola egin aurre krisiari. Kasu honetan presidenteak Errusiarekin egindako akordioei buruz hitzegiten izaten duen akatsa esanguragarria da. Eman bideoari eta goxatu:


ARRISKUAK KAMEREKIN

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-18 01:12

Teknologia berriak hedatu zirenetik asko hitzegin da horrek sor dezakeen pribazitate faltaz. Ezagunak izan dira horrekin zerikusia izan duten kasuak eta horrek sor ditzakeen ondorioak, baina badirudi benetan ez daukagula horren kontzientziarik. Teknologia berriak arazo larriak sor ditzakete pribazitatea publiko bihurtzen dutenean. Irudiak edonon graba daitezke eta modu ugari daude gainera haiek hedatzeko. Ez dakigu benetan noiz dagoen batenbat kamara batekin eta jakin gabe izugarrizko ondorioak jasan ditzake irudietan ateratzen denak. Garrantzitsua da teknologia hobetzen joan ah...


MOZILLA FIREFOX

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-10 12:44

Mozilla Firefox azken urteotan internet nabigatzailerik erabiliena izatea lortu du. Orain arte Windows-en Internet Explorerrek zuen lehenengo postua. Dohaineko programa izateaz gain kodigo irekian egina dago, hau da, programatzaileek etxean aldatu egin dezakete hobetzeko. Modu horretan arazoak azkarrago konpon daitezke eta produktua etengabe ari da hobetzen.                 Erreza da Firefox erabiltzea eta egunero asko erabiltzen dutenentzat azkarra da gainera.   Fit...


Bost blogen iritzia

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-05 16:53

Blogak.com orrialdetik abiatuta bost blog interesgarri aurkitu ditut:Gido Kirol Taldea:           Atletismo kirol talde baten bloga da, Donostia inguruan egiten diren kirol kontzentrazio edo aktibitateak erakusten dituena. Duela gutxi sortua izan bada ere bertako informazioa interesgarria izan daiteke kirol honen partaideentzat. Badaude urrunago egiten diren lasterketen albisteak ere. Gainera kirol taldearen partaideen emaitzak ikusteko aukera ematen du ere, edo haiei buruzko kirol albisteak. Irakurterraza da gainera.Hitzaro Euskara Elkartea:&nbs...


JAMAIKA

artziblog 1456131103040 JARTZIBLOG | 2009-03-04 18:18

Bertan bainua hartzeko gogoekin


artziblog 1456131103040

Huhezi unibertsitatean egindako bloga, internetekin zerikusia duen informazioa zintzilikatzeko. Egilea: Julen Pérez