BLOGAK

ane87 1456130880989 ane87 | 2008-04-07 18:02
1

Zinema

 

Hurrengo hau zinemaren inguruko bloga da. Kartelerako nobedade danak jarten daue eta pelikularen bat interesetan bajatzu sinopsixa eta jentian komentarixuak irakurteko aukera daukotzu.

Nahiko ondo dau antolatuta, sekziñuak eta artxibuak batesbe. Zerbaitx topetako orduan galduta ez ibiltzeko beintzat!!!

Horrez gain beste blog batzuetan idazten dauiena ikusteko aukeria be emuten dau!!!

 

 

Moda

 

Modan inguruko bloga. Oindala gutxi ezautu nauen, lagun baten bitartez. Modan munduko kasting batera presentau zan eta oindala astebete revistan urtetia lortu zauen artistak. Ordutik bisitatxoren bat indot blog honetara ta modakin zerikusixa gauza pilla bat aurkitxu zeinke bertan… asike, kurioseau nahi badozue, sartu bertan!!!

 

 

Kirola

 

Mundo Real blog honek, Real Sociedad futbol taldearen inguruan hitz egiten digu. Kirola atsegin dutenentzat eta batez ere Errealaren jarraitzaile sutsuentzat blog interesgarria da.

 

Taldearen inguruko informazio eguneratua emateaz gain, beste hainbat gauza aurkitu ditzakezu baita ere; klasifikazioa, jardunaldiak, emaitzak, taldearen egutegia… Bideo ezberdinak ikusteko aukera ematen du baita ere.

 

 

Abiadura Handiko Trena

 

AHT EZ Lurraren defentsarako gunearen webloga dugu hau. Lurraren defentsarako erresistentzi gunearen inguruan sortzen diren ekimen, deialdi eta mobilizazioen eguneroko berriak aurkitu ditzakegu. Horrez gain, argazki sortak, bideoak, mapak… ikusteko aukera ematen du baita ere.

 

Blog interesgarria da Abiadura Handiko Trenaren inguruko informazioa irakurri nahi baduzu eta azken gertaeren jaso nahi badituzu. Norberaren iritzi eta ideiak azaltzeko aukera ematen du baita ere.

 

Musika

Musika atsegin baduzu eta talde ezberdinen eta kontzertuen inguruko informazio jaso nahi baduzu, blog honetan nahi beste informazio aurkitu dezakezu. Herrialde ezberdinetako kontzertuen berri
eta musika talde ezberdinen berri ematen du; rock, punk, ska...

Honez gain, disko berrien promozioa ere egiten du eta jendeak egiten duen komentarioak irakurtzeko aukera ematen du. Harpidedun bazara, zuk ere, komentarioak egin ditzakezu, baita musika eta beste zeinbait informazio tartekatu ere.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2008-04-18 15:44 #1

Oso ondo, Ane! Hala ere, lotura horiek ez daude guk ikasi genuen bezala, txertatuta hitz edo esaldi batean. Mesedez, aldatuko dituzu horiek?<br>


Utzi iruzkina: