...sutzen ari ote naiz...

amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2007-11-09 10:48
1



Esan didate amodio bat sekretuan mantentzea zaila dela.

Kontatu didate sekretuak denbora luzean gordetzea gero eta gogorragoa dela.

Entzun dut, sekula kanpoa ikusiko ez duten informazioek, su hartu eta barnetik erretzen zaituztela.

Agian txoriek kantatzen dituzten gauza guzti horiek, kaletik paseoan noala oihukatzen dizkidatenak egia dira.

Baliteke gure beldur eta kezkak konpartitzeak halako barne askatasun bat ematea benetan, momentu batzuez baino ez bada ere. Baliteke.

Noizbait holako esperientziarik izaten badut... kontatuko dizut, ez izan zalantzarik. Momentuz jarraituko dut, neguan behintzat, barruan bero hau sentitzen, horrela ez dut hainbeste arropa janzteko beharrik izango.

astrozoro

astrozoro 2007-11-15 16:56 #1

suak hartuko zaitu azkenean bai, ea aldatzen duzun ya


Utzi iruzkina: