Olatu bat ezorduan.
amets 1456130739544 ametsen atzetik nabil hegan | 2008-09-04 21:52
2
Ea ondo nengoen galdetu zenidan, gogoratzen? Baietz esan nizun. Egia esan, soilik galdera horrek hobeto sentiarazi ninduen. Baina ez, ez nago ondo, baietz esan nizun arren. Badakizu? Zu zara orain arte galdera hori egin didan bakarra, espero nezakeen pertsonen artetik behintzat, eta behin baino gehiagotan gainera. Ulertzen dut. Ni ere ez naiz galdetzekoa, ezin dut gehiago eskatu. Dena den, bapatean datorreneaneskertu egiten da, gezurra esan banizun ere. Jakizu nire erantzunek normalean ez dutela ezertarako balio izaten, hitz hutsak baino ez baitira. Dena esanda dago jada.
Ez zen momentu hori izan, ala agian bai, ez dakit. Bai. Bai, bazen. Eta da. Hala ere, beste gauza asko ere badaude. Txarrena zer den ez jakitea da. Zergatik haserretzen naizen hain maiz, ez dakit. Bakarrik egon nahi dut eta aldi berean bakarrik sentitzen naiz. Momentu honetan oinez hasi nahi nuke, inoiz geratu barik, oinez jarraitu, ondoan inor izan gabe. Pentsatzen; oinez hobeto pentsatzen dudalako. Bi galdera egin ahal dizkiot neure buruari, eta biek dute zentzua. Nola egongo naiz ba txarto? Edo nola egongo naiz ondo? Galdera bietarako ditut erantzunak eta hala ere erantzun bat bera ez zait balio. Ez da nahikoa. Estututa sentitzen naiz.
Kaiola baten barruan bizia ematen duen txoria naiz. Baina barruan daukat kaiola. Ez dakit zer egin nahi dudan. Ez dakit zer esan nahi dudan. Eta noiz. Edo zertarako. Posible den bizitza bakarrean preso nago. Oihukatu nahi dut. Ez da soinurik ateratzen. Ez zidaten oihu egiten erakutsi. Denak gara horrelakoak. Dena guretzako. Alde batean zein bestean. Denak indartsu eta gogor, negar barik, kexa barik. Inoiz ez didate esan nolakoa izan behar nuen. Ez didate izaera bat agindu. Baina umeek imitazioz ikasten dute moldatzen. Hau nazka. Txoria ez, barraskiloa naiz. Oskola daukat. Gutxi gora behera gogorra den oskola. Babesa. Edo hori ematen du behintzat zapata batek oskola apurtu eta nire benetako izaera biguna suntsitzen duen arte. Lurraren kontra zanpatuta uzten nau. Ala are okerrago. Bizkarroi bat oskola apurtu gabe isilean sartu eta konturatu gabe barrutik jaten nauen arte. Pixkanaka. Barraskiloa naiz beraz. Barraskiloa. Inoiz ez zaizkit barraskiloak gustatu, nazkagarriak dira, eta gainera, ahulak oso. Txikitan gorroto pixkat nien, igual abesti absurdoen ondorioz. Orain axolagabekeria sortzen didate, berdin zaizkit. Ez ditut ikusten. Suposatzen dut norbaitek gustuko izango dituela, oraindik inor ezagutu ez badut ere. Nik dakidala behintzat.
Zer nahi dut? Zer gertatzen zait? Behin lagun on batek esan zidan, arrazoia jakin gabe tristurazko olatuek irensten zutela noizean behin. Hori ote da. Olatu bat, besterik ez. Udako ekaitz tipikoek ekarritako olatua. Beroa eta oso agobiantea. Ez dut uste zehazki tristura denik sentitzen dudana. Ezinegona da gehiago, ezin lasai egon. Kolokan banengo bezala, euskarriren baten faltan. Lagun bat behar dut. Berezia. Baditut lagun batzuk, eta asko estimatzen ditut. Babestuko nauen norbait izan behar du, nire oskolak ez baitu ezertarako balio. Babestu edo, behintzat ziurtasun sentsazioa eman. Agian ez nago heldua izateko prest. Heldua izatera bultzatu nautelako egoera gehienek eta orain beldurra sartu zait. Hankak dardarka hasi zaizkit eta edozein momentutan eroriko naizela dirudi. Baina aldi berean gorroto dut ume gisa tratatua izatea. Ez naiz umea, heldua baizik. Uste dut.
Hegan egin nahi dut. Hegoak mugitu eta edozein tokitara alde egin. Urrun. Pertsona berriak ezagutu. Experientzia berriak bizi. Preso sentitu gabe; babestuko nauen norbaiten beharra izan gabe; babestu nahi nauen norbait gainean eduki gabe. Kontraesankorra al da? Kontraesana naiz ni, neure baitan.
Hau guztia irakurri eta konturatzen naiz zer daukadan ez dakidala azaltzen. Iaz irakasle batek esan zidan zerbait azaltzen ez dakigunean, azaldu nahi dugun hori ulertzen ez dugunaren seinale dela. Hori izango da bai. Ziur nago. Olatu bat, besterik ez. Urtaro erratuan etorri delako ulertzen ez dudan olatua. Seguru.
me
me 2008-09-05 21:58 #1
Heldua izateak ez du derigorrez besteen balorapen beharrik behar ez izateko gaitasuna eukitzea esan nahi. Izatez gizakia animalia soziala da eta demostratuta dago lagunak dituen pertsona ez bakaarrik zoriontsuagoa osasuntsuagoa ere badela. Honekin ez zaitut desanimatu nahi, no confundamos, zoriontasun edo nik nahiago dudan ongizate gainartzaile egoeran bizitzeko era asko baitaude. Olatuak bitzez bukatzen dira gero berriz baretasunera goaz. Indiferentziara nire kasuan. Ulertu dut esan duzuna eta hitz hauek eman nahiko nizkizuke "ni hamen naukazu", baina egia den arren ez da zuk nahi duzun "hor egotea" izango eta beraz ulermena baino ez dizut ezkaintzen beste olatu baten hor egote isila.
“Nada sobrepasa en gravedad las
groserias y villanias que se cometen por timidez.” . Cioran
Sugoi
Sugoi 2008-09-13 23:07 #2
'me' horrek erratzeko arrisku egoeran jartzen nauen arren, ausartuko naiz esanez zure komentario eta zitak bakarrak direla, eta izenik ez dela behar beraz (erratuz gero ondo egingo dut barre gero! jajaja).
Badakit heldua izateak ez duela besteen balorapen beharrik ez izatea esan nahi, hori transmititzea ez zen nire asmoa; nolabaiteko estutasuna baizik. Gu baino helduagoak diren pertsonek askotan galdera gehiegi egiten dituzte, ala agian ez dira galderak benetako arazoa, moduak baizik. Umeengan izaten den atentzio berbera niregan erakusteak amorrua ematen dit, tontoa ez naizela oihukatu nahi diet denei, gutxi gora behera moldatzen badakidala noizean behin denok bezala laguntza behar dudan arren. Baina azalpen hauek soberan daude, esan duzun bezala ulertzen nauzulako... nork zuk baino hobeto, ezta? Askotan aztoratzen gaituen pekatu berberaren ekintzaile bihurtzen gara, pekatari, barkatu.
Olatuak bitsez bukatzen dira eta baretasunera goaz gero, egia da, baina gero badatoz berriro olatuak, ezin dugu ahaztu. Bestela galdetu surflariei, beraiek ondo baino hobeto azaltzen dute olatu serieen kontu hori. Hiru olatu handi, baretasuna, hiru handi, baretasuna... badakizu zer esan nahi dudan.
Gauza batean, dena den, esan behar dizut erratzen zarela. Zure "ni hamen naukazu" horrek beste batzuek baino askoz gehiago balio du, ezberdina delako, egiazkoa, eta konplizidade ixilez betea. Horregatik nik ere hitz batzuk esan nahi nizkizuke, "eskerrikasko, badakizu ni ere hamen naukazula, zuri begira, gehiegi hurbildu barik". Memorietan geldituko dira hitzak eta elkarrekin gaudenean ezer esan ez dutenen plantak egingo ditugu, betiere jakinda gure herabetasunak sakonagoa den zerbait gordetzen duela.
Utzi iruzkina: