IRRATIA ETA TOTALITARISMOA

No profile photo kamera ezkutua | 2017-04-03 13:57

Gaurko aurkezpena irratia eta totalitarismoari buruzkoa izan da.  Oso gai interesgarria izateaz gain irratiari buruz informazio gehiago jaso dugu, besteak beste lehenengo sortutako makina Guglielmo Marconik patentatutako haririk gabeko irratia izan zela. Totalitarismoa, Lehen Mundu Gerran hasi zen, herritarrak demokraziarekiko nahia galtzen hasi zirelako hain zuzen ere, baina honen sorrerak krisi eta gosetea ekarri zuen, Hitlerrek irratia propaganda gisa erabiltzen zuen bitartean. Hau ikusita, garai hartako bizimodua oso gogorra izango zelakoan nago. Hitler boterean jarri zenean adibidez jendea haren menpe bizi zen homosexualak, juduak edo Hitler en aldeko pentsaera ez zuten pertsonei zigortu edota fusilatu egiten zitzaien haien pentsaerak adierazteko aukerarik eman gabe. Garai hartako jendeak sekulako inpotentzia jasan behar izan zuen, totalitarismoa ulertzeko Hanna Arendt pertsona garrantzitsua izan zen. Honetaz gain, filma oso egokia iruditu zait gaia hobeto ulertzeko. Totalitarismoa modu egoki batean errepresentatzeaz gain, irratiak ere paper garrantzitua du filmean irratia sortu baino lehenagoko egoera azaltzen duelako. Egia esan asko gustatu zait filma gaia lantzeaz gain entretenigarria eta barregarria zelako.  


Utzi iruzkina: