kamera ezkutua

Ikus-entzunezko komunikazioa

1. Aurreko astean astelehenean hain zuzen ere, etb2ko teleberrian Netflix kanalak ETAri buruzko film bat estreinatu behar zuela jakinarazi zuten, Borja Cobeagak zuzendutakoa. Teleberrian esan zutenez, filmaren promozioa egiteko “Soy Español” Espainiako banderaren gainean jartzen zuen pankarta bat zintzilikatu zuten Grosen, herritarren artean polemika handia sortuz. Etb ko estilo liburuan, “euskal kultura eta euskara sustatzea” atalean etbk euskal kultura eta euskararen aldeko edozein ekintza babestu behar duela dio Etb ko estilo liburuaren arabera: “E...


Filmean zehar, familian eragina izan zezaketen hainbat arazo planteatzen dira. Alde batetik, aita prestigio handiko irakaslea izateaz gain, 8-11 urte bitarteko haurrak abusatzea leporatzen diote, haurrak bere informatikako klaseetara joaten zirenean. Baina beranduago, bere semea ere inplikatuta zegoela frogatu zuen poliziak. Egoera ikusita, beste bi semeak oso konbentzituta daude aitak zein anaiak ez dutela ezer egin eta haien errugabetasuna frogatzen saiatzen dira. Ama bitartean lur jota, bere senarrari errudun bezala deklaratzeko eskatzen dio bere semea aske geratu dadin. Honetaz gain, ...


  AURKEZPENEN IDAZLANA Gaur egungo hedabideek, beraien lana ongi egiteko ezinbestekoa den estilo liburu bat dute; Etb k, Berriak... Baina betetzen al dituzte gida horretan jartzen duen guztia? Emakumeen bazterkeriari dagokionez, Rioko joku olinpikoetan esaterako, hedabide gehienek emakumezkoak baztertzen dituzte haien fisikoari berebiziko arreta jarriz, sexyak direlako, kamera aurrean ongi posatzen dutelako... azken finean, sexismo linguistiko baten aurrean aurkitzen gara, emakumea izateagatik  diskriminatuz. Honetaz gain, hedabideek emakume kirolari batek zerbait irabazten due...


AURKEZPENA Osteguneko aurkezpena prestatzeko, lehendabizi aurkezpenean azaldu nahi ditugun puntu garrantzitsuenak idatzi ditugu eta ondoren, hainbat bide erabili ditugu informazioa bilatzeko, internet batez ere. Egokitu zaigun gaia oso ezaguna denez,  erraz aurkitu dugu behar genuen informazioa. Bertan, gure gaiari lotutako artikulu interesgarriak eta gaia ongi azaltzen duten bideoetara jo dugu. Honetaz gain, ez dugunez jendea aspertzerik nahi aurkezpena dinamikoagoa egitea pentsatu dugu, aurkezpenaren hasieran “Game of Thrones”en abestia jarriz sarrera moduan eta jen...


KONTZEPTUEN DESKRIBAPENA Etika eta moralaren gaian zentratuz, etika, pertsona baten printzipioak lehenagotik barneratuta izatea da. Klasean jarritako adibidean, trenbidearen alde batean maite duzun pertsona bat azaltzen zen eta beste aldean ezagutzen ez dituzun bost lagun eta horren arabera etika kontuan hartuz, nor salbatu erabaki beharra duzu. Azken finean, logikoena bost lagunak zalbatzea izango litzateke pertsona bat baino gehiagoren bizia jokoan egongo litzatekeelako, baina benetan pentsatzen jarrita maite duzun pertsonaren bizitza ere asko arduratuko lizuke. Moralaren kasuan, zer dag...


HAUSNARKETA: FILMA Gaur ikusitako filma oso egokia iruditu zait lantzen hasi garen gaiarekiko. Oso film interesgarria izateaz gain, edozein komunikabideetan kontu handiz aritu behar dela ohartarazi dit. Filmean protagonista, grabaketa lanak egiten hasten denean hasiera batean istripuak, suteak… grabatzen hasten da edozein kamerak egingo lukeen bezala, baina filma aurrera joan ahala protagonista egoera latzetan hildako biktimak,  eta biolentzia handiko egoerak grabatzen hasten da honek suposatuko lukeena kotuan izan gabe. Hildako jendea eta sufritzen ari diren biktimak grabatzea...


Azken bi egun hauetan hainbat hedabidek izan duten eboluzioari buruzko aurkezpenak izan ditugu. Aurkezpen hauetan hedabide ezberdinak izan dira nagusi; Zinemaldia, Argia, Gaztea, Berria, hamaika telebista... Hamaika telebistatik arreta deitu dit hau, beste telebista batzuekin ari dela elkarlanean Goienarekin besteak beste, ez nuen pentsatzen beste telebista batzuetako edukiak emititzen zituztenik. Gazteari dagokionez, asko gustatu zait haien aurkezpena oso ongi azaldu dute irratiaren esentzia eta haiek egiten duten lana, baina batez orain dela gutxi irrati saioak grabatzen hasi direla izan ...


Gaurko aurkezpena telebista eta frankfurteko eskolari buruzkoa izan da. Telebistaren lehenengo pausuak XX.mendearen hasieran eman ziren kalitate eskaseko telebistak zeudelarik. Telebistak aurrerapen handiak egin zituen, Bigarren Mundu Gerrarekin batera koloretako telebista erabiltzen hasiz eta hauek batez ere informatzeko eran eta zineman izan zuten eraginik handiena. Garai haietan hain zen berria telebista aurkezle beharrik ere ez zegoela ikusleak eta telebistan agertzen zena soilik. Urte batzuk beranduago 20 urte hain zuzen ere telebista Euskal Herrian hedatzen hasi zen 1965. urtean euske...


Gaurko aurkezpena internet eta pentsamendu likidoari buruzkoa izan da. Internet-a sortu zen garaian jendeak ez zuen uste hainbesterainoko eragina izango lukeenik gizakiongan baina eboluzionatzen joan den heinean indar gehiago hartzen joan da gizakion bizitza hankaz gora jartzeraino. Gizakiok ez gara ohartzen internetak dakarren arriskuaz argazkiak eta bestelako publikazioak egiten ditugu etengabe gure sare sozialetan gure informazio pertsonala jarriz, baina ez dakigu pantailaren atzean nor dagoen. Kontu handiz aritu behar da horrelako gaien aurrean izan ere, edozer gauza pasatu daitekeelako...


Gaurko aurkezpena irratia eta totalitarismoari buruzkoa izan da.  Oso gai interesgarria izateaz gain irratiari buruz informazio gehiago jaso dugu, besteak beste lehenengo sortutako makina Guglielmo Marconik patentatutako haririk gabeko irratia izan zela. Totalitarismoa, Lehen Mundu Gerran hasi zen, herritarrak demokraziarekiko nahia galtzen hasi zirelako hain zuzen ere, baina honen sorrerak krisi eta gosetea ekarri zuen, Hitlerrek irratia propaganda gisa erabiltzen zuen bitartean. Hau ikusita, garai hartako bizimodua oso gogorra izango zelakoan nago. Hitler boterean jarri zenean adibid...