INTERNET ETA PENTSAMENDU LIKIDOA

No profile photo kamera ezkutua | 2017-04-04 12:53

Gaurko aurkezpena internet eta pentsamendu likidoari buruzkoa izan da. Internet-a sortu zen garaian jendeak ez zuen uste hainbesterainoko eragina izango lukeenik gizakiongan baina eboluzionatzen joan den heinean indar gehiago hartzen joan da gizakion bizitza hankaz gora jartzeraino. Gizakiok ez gara ohartzen internetak dakarren arriskuaz argazkiak eta bestelako publikazioak egiten ditugu etengabe gure sare sozialetan gure informazio pertsonala jarriz, baina ez dakigu pantailaren atzean nor dagoen. Kontu handiz aritu behar da horrelako gaien aurrean izan ere, edozer gauza pasatu daitekeelako gutxien espero dugunean. Gaur egungo gazteek eta ez hain gazteek sare sozial ezberdinak erabiltzen dituzte haien publikazioak eta bestelakoak egiteko eta gehienetan berritasunak erakarrita pertsona gehienek egiten dutena egiten dute hau da, joku berri bat erabiltzen hasten bada gazte gehienek ona joko dute ondorioetan pentsatu gabe. Filmak ondo errepresentatzen du interneten arriskuak eta izan ditzaken ondorioak, pertsonalki filma asko gustatu zait gaia ongi errepresentatzeaz gain oso entretenigarria izan delako. 


Utzi iruzkina: