HEDABIDEEI BURUZKO AURKEZPENAK

No profile photo kamera ezkutua | 2017-04-07 11:18

Azken bi egun hauetan hainbat hedabidek izan duten eboluzioari buruzko aurkezpenak izan ditugu. Aurkezpen hauetan hedabide ezberdinak izan dira nagusi; Zinemaldia, Argia, Gaztea, Berria, hamaika telebista... Hamaika telebistatik arreta deitu dit hau, beste telebista batzuekin ari dela elkarlanean Goienarekin besteak beste, ez nuen pentsatzen beste telebista batzuetako edukiak emititzen zituztenik. Gazteari dagokionez, asko gustatu zait haien aurkezpena oso ongi azaldu dute irratiaren esentzia eta haiek egiten duten lana, baina batez orain dela gutxi irrati saioak grabatzen hasi direla izan da gehien harritu nauena zeren suposatzen da irratia soilik entzuteko dela, oso ongi iruditzen zait hau aurrera eramatea ideia ona baita jendeak haien eguneroko lan egun bat hurbiletik ikusteko. Argiaren kasuan mirestekoa iruditzen zait honek izandako eboluzioa erlijioarekin lotutako gaiak idaztetik gai ezberdinak lantzera iritsi direlako gaur egun. Indar handia duen aldizkaria iruditzen zait irakurleengan arrakasta handia duela kontuan hartuta. 


Utzi iruzkina: