BLOGAREN AZKEN EKARPENA

No profile photo kamera ezkutua | 2017-09-25 17:01

1.

Aurreko astean astelehenean hain zuzen ere, etb2ko teleberrian Netflix kanalak ETAri buruzko film bat estreinatu behar zuela jakinarazi zuten, Borja Cobeagak zuzendutakoa. Teleberrian esan zutenez, filmaren promozioa egiteko “Soy Español” Espainiako banderaren gainean jartzen zuen pankarta bat zintzilikatu zuten Grosen, herritarren artean polemika handia sortuz. Etb ko estilo liburuan, “euskal kultura eta euskara sustatzea” atalean etbk euskal kultura eta euskararen aldeko edozein ekintza babestu behar duela dio

Etb ko estilo liburuaren arabera:

EiTBk bere plataforma eta hedabide guztietan egingo du euskararen sustapena, eta guztietan emango die zabalkundea gure inguru honetan euskaraz zein gaztelaniaz sortzen diren kultur agerpenei. EiTBk aintzat hartuko du euskararen eta, oro har, euskal kulturaren alde ari diren erakunde eta organismoen lana. Horretarako, babesa eta zabalkundea emango die euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekimen eta proiektuei, bai eta euskararekin lotutako kultur tradizioei ere.”  

Goienako estilo liburuaren arabera

Goienako kazetaritza mota euskararekiko eta eskualdearekiko konpromisoan oinarritzen da.”

“Gure lan-esparru guztietan euskaraz jardutera eta hizkuntza zaindu eta egokia erabiltzera bultzatu behar gaituena. Herritarren euskarazko gaitasuna, sentiberatasuna eta erabilera areagotzea, eta euskal kultura sustatzea, helburu bera duten elkarte eta erakundeekin elkarlanean jardunaz.”

Goienak ere euskera eta euskera inguratzen duen edozer gauza euskal kultura besteak beste bultzatu behar du.

Albistea eman zuten momentuan, uneoro Espainiako bandera enfokatzen zuten filmari garrantzi gehiegi eman gabe. Kasu honetan, ez dute euskal kultura bultzatzeko aukerarik eman irudi horiek jartzean, Espainiari garrantzi gehiago ematen diotela dirudi Euskal Herriari baino. Horrelako irudiak jartzea errespetu falta bat iruditzen zait euskaldunekiko euskaldunok oso barneratuta baitugu gure euskal identitatea eta min ematen du horrelako kartelak ikustea gainera “soy español” jartzen badu are gehiago. Horrelako irudiak jartzen badituzu gutxienez, komenigarria izango litzateke Euskal Herria babestea eta euskal kultura bultzatzea.

Kazetariak Euskal Herriaren aldeko argudioak eman beharko lituzke hura defendatuz.  

Un hijo de la pareja que se suicidó en Huelva:” Mamá está dormida y muy fría” https://politica.elpais.com/politica/2017/09/25/actualidad/1506327068_108048.html

Ama suizidatu egin zen pastillen dosiarekin eta lau semeak ama hilda zegoela, lau egunez egon ziren etxean gorpuarekin. Antza denez, bizi lagun bat etxera hurbildu zenean, semeetako batek bere ama lo eta hotza zegoela jakinarazi zion.

Etb ren estilo liburuaren arabera

  • Arreta handiz jokatuko da sektorerik ahulenak babesteko: haurrak, nerabeak, gaixo mentalak, e. a. Gai honi buruzko informazioa kolektibo horietan zabaltzeak izan dezakeen eragina ezin daiteke aurrez ikusi.
  • Tratamendu informatiboan, aintzat hartu behar dira biktimen senitartekoak eta lagunak. Garrantzitsuagoa da intimitate-eskubidea eta haien mina eta sufrimendu psikologikoa errespetatzea, informazio-eskubidea errespetatzea baino.
  • Suizidioen gaineko datuak eta estatistikak zorroztasun eta arduraz erabili behar dira.

Goienako estilo liburuaren arabera

  • Suizidioak, berez, ez dira albiste, pertsona ezagunak ez badira edo arrazoiren bat tarteko suizidioak jendartean oihartzun handi edo berezirik ez badu izan.
  • Suizidioa albiste bihurtzen bada, Goienako hedabideak ahaleginduko dira gertaera bere horretan azaltzen, sentsazionalismoa saihestuz, eta ahal den neurrian zoritxarreko istripu moduan azalduaz, harik eta epai judizial batek edo polizia txosten batek baieztatu arte, behinik behin. Era honetako formulak erabiliko dira: Ezbehar bat gertatu da, Leihotik behera erori da…

Estilo liburuak kontuan izanda “El Correo”k ez ditu errespetatzen kode batzuk. Ez da egokia familiaren argazki bat argitaratzea egia da haurren aurpegiak pixelatuta daudela baina senitarteekiko errespetu falta bat da, haien mina eta sufrimendua azkartzen baitu. Honetaz gain, informazioaren trataera desegokia da, haurrak jakinarazi ziola bizi lagunari jarri beharrean, haurrak esandako hitzak jartzen dituzte “Mamá está dormida y muy fría” hitz horiek gogorregiak direnean. Hitz egokiagoak aukeratu beharko lituzke kazetariak gogorregiak ez sonatzeko.  

Goienaren arabera soilik pertsona ezagun baten suizidioaren inguruko albisteak emango dituztela diote eta kasu honetan “El Correok” familia ez da ezaguna eta suizidioaren berri ematen dute.

Kasu honetan El Correok ez du sentsibilizazio aintzat hartu, albistea zoritxarreko istripu moduan azaldu beharrean, zehatz meatz gertatutakoa kontatzen du  ez behar bat izan dela esan gabe.

Kazetari batek, sentsibilizazio kontuan izanda hitz egokiak erabilita eta senideen tokian jarrita idatzi beharko luke albistea horrelako erregistro informalegia erabili gabe.

 2.

Iñigo Aranbarriren hausnarketa irakurri ostean, objetibotasuna eta zehaztasuna salatzen duela uste dut hau da, kazetariek albiste bat argitaratu aurretik albistea behin eta berriz irakurri behar du eta dituen akatsak zuzendu. Honetaz gain, albistea idatzi aurretik kazetari batek gaiaren inguruko gutxieneko ezagutza izan behar du, testuan Aranbarrik esaten duen bezala “Ez zen akats puntuala izan, izen ezezagun baten transkripzio okerra baizik. Garbiago esanda: kazetariak ez dakielako Jose Manuel Etxeita nor izan den idatzi du Etxeiza.”  Honek ez du esan nahi kazetari batek denetik jakin behar duela, baina albiste bat ongi idazteko beharrezkoa da informatuta egotea, gainera gaia ulertzen ez baduzu zailagoa izaten da albistea, jendeak ulertzeko moduan idaztea.

 3.

Gai honekiko nire inpresioa nahiko ona izan da, gai interesgarria eta polita izateaz gain, lanbide honek dituen zailtasunak eta kontuan izan beharrekoak erakusten dituelako. Kazetariek gauza askotan jarri behar dutela arreta konturatu naiz eta albiste bat idazterako zein grabatzerako orduan kontu handiz aritu behar dela ohartarazi dit, ez dela soilik informazioa batu eta idaztea edo grabatzea ez, hori baino gehiago da. Honetaz gain, ez dut ulertzen jendeak nola argitaratu dezakeen horrelako irudiak eta artikuluak kodeak jarraitu gabe ez al dira konturatzen pantailaren atzean jende gehiago dagoela? Ikasgai hau eman ostean, nik uste dut arreta gehiago jarriko dudala albisteak ikusterako orduan eta kritikagoa izango naizela pentsatzen dut. Sekuentzia honetako gauza zailenetarikoa Iñigo Aranbarriren testuak izan dira, konprenditzeko konplikatuegiak ziren.   


Utzi iruzkina: