Astelehena: Filma, albistegia eta odol hotzean

No profile photo kamera ezkutua | 2017-09-18 21:47

HAUSNARKETA: FILMA

Gaur ikusitako filma oso egokia iruditu zait lantzen hasi garen gaiarekiko. Oso film interesgarria izateaz gain, edozein komunikabideetan kontu handiz aritu behar dela ohartarazi dit. Filmean protagonista, grabaketa lanak egiten hasten denean hasiera batean istripuak, suteak… grabatzen hasten da edozein kamerak egingo lukeen bezala, baina filma aurrera joan ahala protagonista egoera latzetan hildako biktimak,  eta biolentzia handiko egoerak grabatzen hasten da honek suposatuko lukeena kotuan izan gabe. Hildako jendea eta sufritzen ari diren biktimak grabatzea. Irudi desatseginak izateaz gain, sekulako errespetu falta  iruditzen zait biktimekiko zein haien familiekiko . Filmeko eszena batean protagonista hilketa bat egon den etxe batean sartzen da inolako baimenik gabe eta hiltzaileak nola ihes egiten duten grabatzen du, ondoren telebista kate bati salduz. Egoera hau ikusita, telebistak albistegietan irudi haiek emititzea ere oso gaizki iruditzen zait nahiz eta aurpegiak pixelatu, irudiak gogorregiak ziren eta hare gogorragoak izango lirateke biktimen familiakoek ikusiz gero. Klasean aipatu den bezala edozein gauza idatzi edota grabatzen dugula  eragin handia izan dezake gaur egungo gizartean, eta horren arabera jendeak modu batera edo bestera erreakzionatuko luke. Horregatik, telebistan edota edozein komunikabideetan lan egiten duten langileek kontu handiz aritu behar dute idazten edota grabatzen dutenarekin bestalde, salaketak edo kritika desatseginak jasotzeko arriskua izango lukete. Kazetari batek errespetu handiz jokatu behar du beti tartean dauden pertsonak kontuan izanez.

 

ODOL HOTZEAN : Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarrik eginiko hausnarketa irakurri ostean, idazleak albisteak emateko modu asko eta asko daudela transmititu nahi du testu honen bitartez hau da, kontatu beharreko albisteak biktimak eta haien familiakoak errespetatuz kontatu behar direla familiakoen mina arintzeko. Honetaz gain, biktima atzerritarra izan edo euskalduna izan berdintasunean tratatu behar dira. Egunkari zein telebista askok, hildako pertsonaren arabera kontatzen dituzte albisteak hau da, hildakoa kargu garrantzitsu bat duen pertsona bat izanez gero gehiago ahaleginduko ziren berria kontatzen, baina hildakoa atzerritarra izango balitz ez liokete garrantzi handirik emango gertatutakoari, gutxieneko informazioa eman eta listo.

ALBISTEGIA

Albistegia ikusten ari nintzela, arreta deitu dit albiste batek. Albisteak Netflix-en ETA ri buruzko film bat estreinatu behar dela zioen, Borja Cobeagak zuzendutako filma hain zuzen ere. Teleberrian esan dutenez filmaren promozioa egiteko pankarta baten antzeko zerbait jarri dute Grosen bertan, "Soy Español" jartzen zuelarik, honek sekulako polemika sortu du herritarren artean. Nik uletzen dut filma promozionatu egin behar dela baina ez zait egokia iruditzen Euskal Herrian egonda eta euskaldunok gure identitatea oso barneratuta daukagula ikusita, hori jartzen duen pankarta bat zintzilikatzea, euskaldunekiko errespetu falta iruditzen zait. 


Utzi iruzkina: