Nora gugaz da

No profile photo Hakkama tolestu ezinik | 2007-10-20 06:49

Gaur, duela hiru aste jaio zan gure txikia, gure alabatxo polita, Nora. Pozaz zoratzen gabiz. Alde batetik, sinestezina dirudi; besotan hartuten dogunean, amak bularrea emoten deutsonean, negarrez hasten danean edo irribarre txiki bat egiten dauenean, goxo-goxo lotan dagoanean… badakigu izugarri ahula dana, gu barik galduta dagoana (eta orain, gu be bai ha barik), edozertarako behar gaituena eta ez dekona sentiduten dauena adierazteko modurik, negarra ez bada. Gure bizimodua goitik behera aldatu da. Baina beste batetik, trantsizinoa oso erraza izan da, betidanik gugaz izan balitz legez. Sentsazino itzela da, ikarragarri polita, eta hunkigarria. Begiratzen deutsadan bakotxean, pentsamendu bera jatort burura: zainduko zaitut, txikitxu, babestuko zaitut, maitatuko zaitut… Eta batzuetan, Irunek eta biok alkarri begiratu eta esaten deutsagu: beitu zer gauza polita ekarri dogun. Pozik eta zoriontsu gagoz. Jarraitu behar dot Interneten argazkiak jarten, mundu guztiak ikus daian gure Nora.


Utzi iruzkina: