Hakkama tolestu ezinik

AIKIDO ZARAUTZ

Aikido Online-tik ateratako artikulua. Ez daukat itzultzeko denborarik, baina ez da hain garrantzitsua, ezta? Disfrutatu!!Autodefensa: defensa contra uno mismo por Lynn Seiser Recientemente, en un seminario en el Westminster Aikikai Dojo en California, el editor y empresario Stan Pranin, resaltó varios puntos de interés. Él enfatizó que la autodefensa era la defensa de la vida, de la libertad y de la propiedad. Preguntó también ¿cuáles serían las probabilidades que fuéramos atacados por un karateka entrenado? Muy pocas o ninguna. Así, continuó con otra pregunta: ¿Cuáles son las mayore...


Zarautz bezalako herri batean uztailean kalera irtetea tortura hutsa da. Turistak daude han-hemenka, Euskal Herrikoak, estatukoak eta atzerrikoak. Baina ez da tortura bat turistak direlako (adi, laster giri eguna egingo da Zarautzen), oporretan daudelako baizik. Gu, oraindik, lanean gaude, edo jardunean. Bihar izango da azken klasea, eta amaiera gisa, Rafak afari gozo-gozoa prestatuko digu.Ikasturtea argi-itzalez beteta egon da. Zorionez, esan dezakegu ikasturtea oso argitsua izan dela. Helduen taldea finkatu egin da, zailtasunak zailtasun (Iñigoren lana, Nestorren lesioa, Gaizkaren urte sa...


Ez dakit zenbat denbora izan nazen hilaren 20aren zain. Gasteizko ikastaroaren barri izan nebanetik, ikastaro pare batera joan naz (horretako bat Franck Noëlek Gasteizen be emondakoa), baina Juan Pedro Poderosoren ikastaroek zerbait berezia dekie: sustraira itzultzea da, aspaldiko lagunak ikustea, erronkari aurre egitea...Sustraira itzultzea, nire aikido formen mamia handik ekarri nebalako. Aspaldiko lagunak ikustea, aspaldikoak eta lagunak direlako, maiz alkar ikusten ez dogulako (nahiz eta hamengoak be laster sartuko diran aspaldikoak kategoria horretan). Erronkari aurre egitea, Juan Pedr...


Haurren eskolak amaitu egin dira, udako oporrak hasi dira eta. Izugarri pozik amaitu dugu denok: haurrek, Ekain laguntzaileak eta nik. Ondo pasatu dugu, asko dibertitu gara, asko ikasi dugu. Haurrek ez ezik, nik ere asko ikasi dut, batez ere. Oso esperientzia aberasgarria izan da. Eta abian da hurrengo ikasturterako planifikazioa. Ikastetxeek informazioa jaso dute, eta kartelak laster eramango ditugu inprimatzera, aldaketa txikiren bat egin eta gero. Lehen aldiz egiten ari gara horrelakorik, eta freskotasun falta sumatzen dugu, baina hasiak gara!Ikaragarri polita izan da haurrei irakastea,...


Historiaurretik, gizakiak ondo jakin dau besteakaz alkartuz gero indartsuagoa izango zala; hau da, mamutak-eta ehizetako aukera gehiago eukazala. Otsoek eta lehoiek taldetan ehizetan dabez harrapakinak. Eta jatorrizko sen horreek alde batera utzi eta hain primitiboa ez den adibideren baten bidez azaldu gura izanez gero, gure euskal mendi berdeei erreparatu beste beharrik ez dogu: gure mendietan, ohikoa zan herri lana, herriko biztanleen artean beharrezko lanak egitea; danek egiten eben beharra, danen onerako. Alegia, pertsona batek bakarrik ezin dauz zeregin guztiak bere gain hartu; noizbai...


Bidegurutze batean nago. Normalean, aukera iturri direz bidegurutzeak: hainbat lekutara joan zaitekez, edo atzera bueltatu be bai. Halanda ze, zenbaitetan, bidegurutzeak zurrunbilo bihurtzen direz. Orain dala hilabete batzuk, zalantzatan nengoan, krisialdi moduko batean nengoen, eta zenbaitek lagundu eusten zalantza batzuk argiduten. Beste zalantza batzuk ezkutuan geratu dira, zelatan, ni noz despistatu zain. Zalantza horreetako batek soilik kezkatzen nau; besteak denporeak sendatuteko modukoak direz (horreekaz kezkatutea eta Anbrosioren karabinea…), ondo dakit-eta praktiketan orduak sartuz...


Zaila den oro egiten saiatu behar gara, erraza dan artean. Lao-tsek esan eban. Krisialdi moduko batean nengoen, lohi ilun eta lirdingatsu batean. Ez nengoen seguru azterketa egin ala ez. Baina esaldi hori irakurrita, apur bat adoretu nintzan. Egia da korrika egiteak ez dauela balio; izan be, garaiz urtetea da garrantzitsua. Azken orduko kezkak ideia hori ekarri eustan gogora, baina Mendebaldeko filosofiak salbatu egin nau, atzera be. Saiatu egingo naz. Ez azterketa egiten, argi baitaukat orain arteko mailari eusteko moduan ez banago ez dodala egingo. Azterketa prestatuko dot, bene-benetan p...


Gipuzkoako Judo Federazioko Aikido atalak sei hilez behin, gutxi gorabehera, ikastaro bat antolatzen du. Aurten, martxoaren 1ean izan zen, eta ihaz legez, Anoetako borroka arteen udal zentro berrian. Bi ordu iraun zuen, besterik ez, baina ikasteko nahikoa material eman ziguten irakasleek. Miguel arduratu zen lehen orduaz, eta Jose Luis, bigarrenaz. Ai-hanmi katatedoriko proposamena batak, ushiro ryotedorikoak besteak. Miguelentzat oso garrantzitsua da oinarria, kihon delakoa: hainbat ukemi egin genituen, irimi-tenkan (chudan no kamae eta jodan no kamae), shikko… Ondoren, ai-hanmin, esan dud...


Artikulu labur honek batzuetan neuk ere —beste hainbatek legez— Espainiako telebistako 2. kateko dokumentalak ikusten ditudala frogatuko du; bueno, hain zuzen, bat gutxienez ikusi dudala. Eboluzioari eta ikasketa prozesuari buruzko ikerketa azaltzen zuen dokumental hark. Ikerlariek espezie kantari baten txitak bereizi eta isolatu zituzten, gurasoen eredu barik kantetan zelan ikasten zuten aztertzeko. Ez naiz akordetan zer espezie zen, baina bai ikerketak zer ondorio nagusi izan zuen: isolatutako txitek kantetan ikasten zuten. Ez zuten gurasoekin edo aske bizi zirenen erregistro zabala; eure...


Gaur, duela hiru aste jaio zan gure txikia, gure alabatxo polita, Nora. Pozaz zoratzen gabiz. Alde batetik, sinestezina dirudi; besotan hartuten dogunean, amak bularrea emoten deutsonean, negarrez hasten danean edo irribarre txiki bat egiten dauenean, goxo-goxo lotan dagoanean… badakigu izugarri ahula dana, gu barik galduta dagoana (eta orain, gu be bai ha barik), edozertarako behar gaituena eta ez dekona sentiduten dauena adierazteko modurik, negarra ez bada. Gure bizimodua goitik behera aldatu da. Baina beste batetik, trantsizinoa oso erraza izan da, betidanik gugaz izan balitz legez. Sen...



«Aiki ez da etsaiaren aurka borrokatzeko edo hura garaitzeko teknika bat, mundua adiskidetzeko eta gizakiei familia bat osatzen laguntzeko bidea baizik» (Ueshiba Morihei).