BIOLENTZIARIK ez, eskerrikasko!

aberrieguna 1456130446610 Aberri Eguna | 2007-06-13 17:40

BIOLENTZIARIK ez, eskerrikasko!

Euskal Herriak burujabetasuna lortuko badu, euskal herritarren gehiengoak hala nahi duelako izan behar du. Inor ez da zein, bere nahia beste batzuen izenean inposatzeko.

Biolentziak gorrotoa dakar eta gorrotoak gero eta gorroto gehiago, eta gorrotoarekin ezin da inongo Herririk eraiki.

Euskal Herria gertatuta egon behar da burujabetasuna aldarrikatzeko. Euskal Herria, Herri bezala sentitzen ez dutenak konbentsitzen nahikoa lan daukagu. Eta hor egon behar liratezke gure esfortzu guztiak, Aberria eraikitzen. Euskal Herria, Herri bezala sentitzen dugunok, Euskal Herriarekiko maitasuna, kultura, euskera, historia...sentimendu guzti hauek tramititu behar genituzke. Herri honen gehiengoak nahi duenean, orduan has gaitezke pentsatzen burujabetasunerako aukerak daudela, bitartean, lana haundia izango da, gogorra.

Inposaketarik gabe, hau da bide bakarra.


Utzi iruzkina: