Imaginatu PPren mitin bat. Eskanatoki eder bat altxatu dute, altabozez jostita eta kanpaina diseinatzaile iaioren batek prestaturiko mural ederrez jantzia. Alderdiaren kantu modernoa entzuten da (nahiz eta, onartu beharrean nago, kantu horrek belarrietatik odola ateratzea eragiten didala…). Bapatean, aurkezlea atera da eta atzetik… Tonadillera bat. “Que viva España” edo halakoren bat birikak lehertu beharrean kantatuz. Jendea bitartean, Ole-ka begietatik malkoa dariola. Turnoko hautagaiak bere espitxa bota ostean, flamenco doinuak entzuten dira eta lau neska igotzen dira sevillana batzuk da...


50 URTE BADIRA URTEAK

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2009-08-02 11:34

Berrogeita hamar urte betetzen omen dira egunotan ETAren sorreratik. Urte askotxo dira hainbatek terrorista soiltzat hartzen duten talde armatu batentzat eta, horregatik baino bada ere, badute zer hausnartua espainiar demokraziaren defendatzaile sutsu horiek. Izan ere, ez dirudi hainbeste urtean zortziehundik gora hildako eragin dituztenak hiltzeko zaletasun hutsagatik ari direnik horretan. Dena den, jakina, erailtzea beti da mespretxagarri, baina ahaztu barik hil eta erailtzeko bestelako modu asko ere badaudela, mass-mediek terroristatzat behin eta berriro jotzen dituztenez gain.  &nb...


Eusko Ikaskuntzak kaleratzen duen Euskonews aldizkari elektronikoan Xabier Zabaltza historiagile eta saiakera idazleari egindako elkarrizketa irakurtzeko gomendatzen dizuet.Euskal abertzaletasunak hainbatetan erakutsi duen joera historizisten aurrean (historia proiektu politikoak justifikatzeko oinarri bihurtzea, alegia) Zabaltzak historiari buruzko eztabaida arlo akademikora eramatea defendatzen du, eztabaida politikoa herritarren gaur egungo nahi eta beharren arabera egin behar dela defendatuz. Eta, batez ere, ondokoa dio: proiektu politikoak gauzatzeko herritarren onespena lortzea dela e...


Euskaldun sentitu etaarrazoirik ezin eman. Zerbaiten parte naiz bai,baina, zerena?Ez dira jatorri edo abizenak,ez da geure historia,hizkuntza ere ez da,eta are gutxiago genetika. Ez dakit zer bat,ez dakit nor bat.Izpiritu eta esentziatanez dut sinisten.Aberria izango da, agian,naizen ateoaren jainkoa.Zer da, bada, "euskalduna"?Euskara duena ala,Euskal Herrian bizi dena ala,euskal estiloa duena ala...ideiarik ez.Eta erantzunik ezean ere,nik neurean, abertzale.Ez baitu pentsamenduaklogikarik ulertzen.


Abertzalea naiz: "Aberria ala hil!!" entzuten dudan guztietan, aberria aukeratzen baitut. Guzti-guztietan.


BIOLENTZIARIK ez, eskerrikasko! Euskal Herriak burujabetasuna lortuko badu, euskal herritarren gehiengoak hala nahi duelako izan behar du. Inor ez da zein, bere nahia beste batzuen izenean inposatzeko. Biolentziak gorrotoa dakar eta gorrotoak gero eta gorroto gehiago, eta gorrotoarekin ezin da inongo Herririk eraiki. Euskal Herria gertatuta egon behar da burujabetasuna aldarrikatzeko. Euskal Herria, Herri bezala sentitzen ez dutenak konbentsitzen nahikoa lan daukagu. Eta hor egon behar liratezke gure esfortzu guztiak, Aberria eraikitzen. Euskal Herria, Herri bezala sentitzen dugunok, Euska...


Biba!

getag 1456133226747 G&G | 2007-05-19 14:06

Kepa Enbeita, Urretxindorra (1878-1942)Behin, plazan ari zela, jendartetik Viva España! entzun eta honela erantzun zuen:Viva España! didarka datoz nik bere "viva" dirautsat, gorrotorikan ez dagolako nigandik Españarentzat. Katolikoak jakin behar dau zer dinon Goiko Juezak: besterenari bakean itzi, zaindu bakotxak beria. Viva España! dinot berriz be, izan bei españarrentzat, baita be dinot Gora Euzkadi! geuria da ta geuretzat.Vivas a España me gritan,con un viva! les respondo,pues no hay en mi corazónhacia España ningun odio.Los catolicos sabemoslo que el Juez Supremo ordena:cu...


Nire aitaren etxea                              defendituko dut. Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea. Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut. Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta be...


  «Bergarakoa naiz eta oso Bergarakoa. Bergara dut bihotzean eta buruan nahiz eta 40 urte hauetan handik kanpora bizi»" esan digu Telesforok. 1904ko abenduaren lehenean jaio zen Telesforo. Bere arbaso guztiak bezalaxe Olaso dorrean jaio zen. Gipuzkoaren ordezkari izan zen Madrilgo Gortean eta Euzkadiko Gobernuko ministro. Donibane Lohitzunen bizi da eta bere etxea 'euskal etxe' bilakatu da. Harrera gozoa eta alaia egin digu Telesforok. «Hara nik hitz emana dut askatasunik ez den lekuan ez dudala idatziko. Beste batzuk ere etorri zaizkit elkarrizketa bat egin nahirik, baina ezezko...