Euskararen Eguna

20000 1456130398549 LHUI EUSKARA BATZORDEA | 2011-11-23 22:59

Kaixo,
Euskararen Egunean Laudioko ikastetxeen artean burutuko diren ekintzen egitarauarekin hasiera eman nahi diogu blog honi. Lanbide Heziketako batzordea saiatuko da euskararen inguruan eta gure herrian eta inguruan antolatzen diren ekintzei buruzko informazioa zabaltzen blog honen bidez eta aldi berean, zuen jazarpenak jasotzea espero dugu.
Hasteko, beraz, gure herriko ikasleek antolatutako ekintzak hurrengo ostiralerako:

Abenduak 2, ostirala, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAren bezpera:

= 10:30 / 12:30 (bi txanda): 560 gazte sartzeko DBHko eta Batxilergo ikasleentzat Amaia: debekatuta zaude! (Euskal izenen historia) hitzaldia. Mikel Gorrotxategi (Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordeko Idazkaria). Udaleko Euskara Arloak antolatuta, ikastetxe horietako ikasleekin batera.

... = 11:30. Laudio Udalaren adierazpen instituzionala. Udaletxean.

= 13:30. Herri kirolak. Ikastolan. Ikasleek antolatuta.

= 15:00. Ikasleentzako herri bazkari bat, bertsolariek alaituta. Jakinaraziko da. Ikasleek antolatuta.

= 17:00. Esku pilota partidak, Lamuza frontoian. Ikasleek antolatuta.

= 19:00. Triki-poteoa. Ikasleek antolatuta.

= 20:00. Rock jaialdia, Aldai plazan. Gorroto, Atxilotuak eta Herrikadak taldeak. Ikasleek eta udaleko Euskara Arloak antolatuta.

 


Utzi iruzkina: