RIP CURL PRO BELLS BEACH
Dagoeneko bukatzear dago Bells-eko txapelketaren lehenengo txanda. Ikusiko dezuten bezala, txapelketa honetarako beste formatu bat erabili dute mangak egiteko. Aurreko urtean komentatzen zutenaren bariante bat. Formato honekin, txanda gutziak dira eliminazioak, ez dago repeskarik. 2008-an Top 8 izan diren surfistak, bigarren txandan sartuko dira zuzenean urte osoan zehar (formatu honekin egiten diren txapelketatan). Momentuko rankinean Top 8-tik Top16-ra bitartean daudenak, bigarren txandan sartuko dira, beraz, txapelketa batetik bestera aldatzen joango dira, momentuan rankinenan postu horietan dauden surflariak sartuz bigarren txandan (ez dakit ulertzen dan, piskat liosoa da zati hau). Besteak, 16- tik 44-ta gehi wilcard-ak, lehenengo txandan sartuko dira. Era hontan, txapelketaren iraupena murrizten da eta swell batean egitea posible da, beste erara, lau egun behar dira txapelketa osoa egiteko eta zaila izaten da swell bakar batean bukatzea.
Esan bezala, lehenengo txandan amaitzear dago eta dagoeneko Aritz kanporatua izan da 0.28 puntugatik Kieren Perrow-en aurka. Oraintxe bertan Tim Boal-ek Micky kanporatu du eta Marlon Lipke ere kanpoan dago. Michel Bourez aurrera pasatu da eta Tiagoren manga oraintxe bertan uretan dago.
Iruzkinak
txapas 2009-04-08 08:30 #1
eskerrak zu zauden blogmaster !!!!! pixkat aklartazeko

langile berriz 2009-04-08 16:01 #2
e master !!! lolan pagau genina oinarte iraun du ? ala zer gertatzen zaio?
2009-04-15 09:26 #3

atzo lay day ta sorpresa asko, kelly etxera wild card batek botata.. mmmm aurten asuntua polita daola dirudi... zer gertatuko da datorren urtean a.i. bere wild card-a poltsikoan duela gordeta jakinda?¿??¿?¿

PAtxi 2009-04-15 09:27 #4
ni nitzan, lokartututa ondiok.......

txapas 2009-04-21 12:30 #5

SALDAI/TRUKEAN/...

AL MERRIK taula soberan daukat, 6.4 neurrikoa eta ni baino pertsona arinago batentzat. Buenavirena izandakoa eta egoera onean; salgai, beste tabla sendoago, fish erako edo landetako txalet batengatikm ere trukatuko nuke. Interesatuak badakizue non aurkitu

Txomin 2009-04-27 16:28 #6

Goizean ipinita zegoen notizia oso ondo egin duzu kentzen blogmaster. Ez zen leku egokiena informazio hori ipintzeko.

Utzi iruzkina: