Olatuak bidean

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-06-20 12:55
2

Aupa gente! Dagoeneko Galizia eta Asturias aldean hasi da itsasoa, baina hasierako olatu hauek nahiko mendebaldetik datoz, goikaldeko boyak oraindik ez bait dira mugitzen. Prebisioa ez da asko aldatu atzotik:

Itsasoa gaur azken orduan igoko da eta bihar 0.7-1m-ko olatuak izango ditugu. Ostiralean ordean indarra igo egingo da eta metro on bat edo metro terdi asko jota egongo da, baina arratsaldean jeisten hasiko da eta larunbat eguerdi-arratsalde parterako olatu gabe geratuko gera Deban. Hondartza irekiagotan metro terdi inguru ostegunerarte eta ostiralen 2 metro inguru egon daitezke. Haizea mendebaldetik egongo da eta ostiralean oso indartsu, ea zortea dagoen eta ez den ipar-mendebalderuntz okertzen.

Bestalde adi egon Chileko txapelketari, ordu bat barru astekoa da eta, ea ze olatu dauden!! Hasi apostuak egiten!!

 

PAtxi

PAtxi 2007-06-20 15:06 #1

<p>Azkenengo orduan agertuko nauk ea zohozer dauan, ta ea nola doain Chileko txapelketa, vaya jartada de wava, atzo Fanning ikusi neban jaten ta hori txiki zeuala, muxus danoi ;)</p>

<p>Bihar jarriko det nire apostua, azkenenguan Pomelek irabazi zeban.</p>

pepi

pepi 2007-06-20 15:15 #2

Nik oindikan pintxua zor diot!!


Utzi iruzkina: