HILKETA GEHIAGO TRESTLESEN

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-09-14 07:06
3

Ez al dago tipo hauek geldituko dituen norbait?? Jordy Smith-ek momentu hontan munduko 3. ta 5. dauden Andy eta Parko kanporatu ditu eta Danek 1. eta 2. dauden Mick eta Taj. Ez nuen Jordyren txanda ikusi, baina ez dago dudarik, Dane, hurrengo urteko titulurako faborito bat izango dela. Bikaina da olatu txikitan, bikaina olatu perfektutan eta oso ona olatu potentetan. Ez du inporta rookie bat izatea hurrengo urtean, ez du inporta gaztea izatea, ez du inporta ezerk, tipo honek bezela surfeatzen baduzu.

Atzo bere txanda hasi zenean, txirrinak jo eta Mick-ek olatu polit bat hartu zuen bizkarrez, izugarrizko lau gantxo sartu zizkion eta 7.83 bat sartu zuen poltxikora lehenengo segundutan. Baina kamarak berriz atzera egin zuenean, joooodeeerrrr, Dane "destripador" Reynolds jaunak, eskubi bat hartu, izugarrizko bi giro sartu hasieran eta urertzerarte olatu txikituz joan zen 9.93-ko olatua eginez. Buuuaaaaa!!! IMM-PREZIONANTE!!! Mick, hondartzako denak eta ordenagailuan zeudenak kaka eginda laga zituen (Ni horien artean).

Dane

CJ-ere aurrera

Andy maleta egiteko prestatzen

Orain tipo hauek kanporatuko dituen bakarra geratzen da,SL8R

Hemen lagatzen dizkizuet atzoko emaitzak eta laugarren txandako mangak.

BOOST MOBILE PRO ROUND 3 RESULTS:
Heat 1: Troy Brooks 13.70 def. Dean Morrison 13.00
Heat 2: Chris Ward 11.50 def. Raoni Monteiro ( 9.60
Heat 3: Pancho Sullivan14.50 def. Ricky Basnett 11.73
Heat 4: Neco Padaratz 16.73 def. Bede Durbidge 13.00
Heat 5: Rodrigo Dornelles 16.77 def. Bruce Irons 9.77
Heat 6: Jeremy Flores 15.33 def. Royden Bryson13.97
Heat 7: C.J. Hobgood 16.00 def. Adriano de Souza 12.27
Heat 8: Dane Reynolds 17.70 def. Mick Fanning15.50
Heat 9: Kelly Slater 14.67 def. Rob Machado 9.73
Heat 10: Frederick Patacchia12.27def.Adrian Buchan10.90
Heat 11: Taylor Knox  16.90 def. Victor Ribas 11.66
Heat 12: Josh Kerr  13.94 def. Michael Campbell 13.47
Heat 13: Jordy Smith 15.67 def. Andy Irons  12.40
Heat 14: Ben Dunn  13.00 def. Kai Otton  11.93
Heat 15: Shaun Cansdell 13.90 def. Bobby Martinez 12.83
Heat 16: Tom Whitaker  13.50 def. Leonardo Neves 10.50

BOOST MOBILE PRO ROUND 4 MATCH-UPS:
Heat 1:
Troy Brooks (AUS) vs. Chris Ward (USA)
Heat 2: Pancho Sullivan (HAW) vs. Neco Paearatz (BRA)
Heat 3: Rodrigo Dornelles (BRA) vs. Jeremy Flores (FRA)
Heat 4: C.J Hobgood (USA), Dane Reynolds (USA)
Heat 5: Kelly Slater (USA) vs. Fred Patacchia (HAW)
Heat 6: Taylor Knox (USA) vs. Josh Kerr (AUS)
Heat 7: Jordy Smith (ZAF) vs. Ben Dunn (AUS)
Heat 8: Shaun Cansdell (AUS) vs. Tom Whitaker (AUS)

Txomin

Txomin 2007-09-14 09:46 #1

<p>Epa lagunok!:</p>

<p>Uste det olatuak daudela azkenean!</p>

parau

parau 2007-09-14 10:36 #2

Nun?Deban ezta sartzeko ere ez eta grosen be...

Txomin

Txomin 2007-09-14 10:45 #3

<p>Niri iruditu zait hasi dela mugitzen zehozer, Parau badakizu Deban olatuak egoteko... swell asko behar da.</p>


Utzi iruzkina: