BOOST MOBILE PRO LOWER TRESTLES

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2008-09-10 17:02
3

Iritxi gara Estatu Batuetako frogetara eta horrek Europearrak oso gertu daudela esan nahi du. Dagoeneko bi ronda egin dituzte eta baita hirugarreneko mangaren bat.

Baja garrantzitsuena guretzako Aritz eta Tiago dira. Aritzek nahiko zorte txarra eduki zuen, bere manga oso-oso motela izan bait zen eta olatu dexente bakarra hartu ahal izan zuen. Dena den ongi surfeatu zuen baina ez Bruce Irons irabazteko lain. Bestalde Tiago Pires Portugesa ere kanpoan geratu zaigu eguneko manga politenetako burutu ondoren. Andy ere kanpoan geratu da bigarren rondan, ez dakit non duen burua mutil honek aurten, baina Tourrean ez behintzat.

Ondoan lagatzen dizuet txapeleketaren esteka eta baita ere gaur Zarautzen hasi den 5 izarretako WQS-arena. Aritzi wildcard bat eman diote bigarren txanda sartu ahal izateko atzo Trestles-en kanporatua izan ondoren, gogoratu, aurreko urtean txapelketa hau irabazi zuela. Animo Aritz, ea zorte gehio daukazun Europan!!!

Jaime

Jaime 2008-09-12 09:11 #1

Kellyk irabazi dau txapelketa!!

PAtxi

PAtxi 2008-09-12 09:36 #2

Joderrrrrrrr Kelly berriz be, insuperable, the master!!!

ea agertzen zaren 6.3-akin, ze gar mugituta egongo da itsasua, por cierto recuerdos del saltxitxen buttifarren tronken!!!

Slater

Slater 2008-09-12 12:01 #3

10 puntutako olatua:

http://es.youtube.com/watch?v=i4LWdg7LFtY

Utzi iruzkina: