Atzo fallo, baina zehozer gehio ikasi det
Bull point gaur goizean, flojito-flojito:
Atzo, esan bezala, 0.5-1 m-ko olatuak zeuden goizean, baina arratsalderako olatuak amaituko zirela esan nuen. Baina arratsaldean hondartzatik pasatzean horrela ez zela ikusi nuen, oraindik metro erdi ondo pasata sartzen bait zen. Gaur goizean Lola begiratzen egon naiz eta nere erruaz konturatu naiz. Hona hemen prebisioa eta gero esplikazioa:
Lehenengo grafikan (barratxoen grafika), hondartza irekitan edo norantza egokia duten hondartzetan sartu al diren olatuak (media eta maximoa) agertzen dira, hori bazenekiten. Bigarren grafikan ordea, itsaso zabalean dauden swell desberdinen tamaina, periodoa eta norabidea agertzen dira. Deban egongo diren olatuak jakiteko, swell horiek begiratzen ditut, norabidea batez ere, eta ondoren, azken grafikara pasatzen naiz. Bertan, periodo desberdinak sortuko dituzten olatuak agertzen dira; hori alde batetik.
Bestalde, jakin behar duzue, periodo altuko olatuak, hobeto kopiatzen dutela itsasoaren zorua, hau da, hondartzan fondo perfektu bat baldin baduzu, periodo altuako itsasaldiak, olatu perfektuak sortuko ditu, edo alderantziz (Deban gertatzen den bezela) fondo txar bat baduzu, eta periodo gutxiko olatuak, agian olatutxo onak eukiko dituzu, baina periodo altua dagoenean, barra cerrote bat etorriko zaizu. Baita ere, periodo altua dagoenean refrakzio/difrakzio efektu gehiago egoten da. Efektua hau, olatuak kurbatzeko duetn habilidadea da, hau da, periodo altuko olatuek Deban, morro zaharra jotzen dutenean, hondartzaruntz okertzen dira eta olatuak sartzen dira, baina periodo bajua dagoenean ez dira okertzen eta aurrera jarraitzen dute, Alkolean bezela itsasoa mendebaldetik sartzen denean.
Bi faktore hauek kontutan eukita, bigarrena (refrakzio/difrakzio) batez ere, atzoko errua esplikatuko dizuet. Itsasoko swellaren norabidea ikusita, bigarren grafikan periodo bateko edo besteko olatuak egongo direla kalkulatzen dut. Adibidez, swella mendebaldetik 280º-tara badator, 13 segundutik gorako swell-ak sortuko dituzten olatuak egongo direla Deban esaten det; 290º baditu, 10 segundutik gora eta horrela. Atzoko errua, norabidea ez begiratzeagatik izan zen, swell-ak 325º zituen, oso-oso iparraldekoa, beraz 8-7 segunduko swella sartzera iritsi zen. Grafikan ikusi daiteke, swell horiek 0.5-0.8 metroko olatuak sortuko zituela eta horregatik zeuden olatuak arratsaldean. Nik 10-11 segunduko swellak begiratu nituen eta hori izan zen anka sartzea. Bueno, ikasi dezute zehoze gehixo, ulertu badezute behintzat. Nahi dezuena galdetu.
Orain prebisioa: itsasoa gaur dagoen bezela mantendu behar da larunbaterarte, metro erditik behera, baina igual zehoze bai. Ba al dago olaturik gaur Deban? Baina igande arratsaldean itsasoa asko igoko da bidean datorren borraska horren ondorioz, bi metro inguru arratsaldean. Haizea xuabe ibiliko da aste osoan. Bihar beste presibisio zehatzago bat egingo det. BOOO!!!
Iruzkinak
pepi 2007-06-28 12:12 #1
Epa? ba al dago baten bat hor? epaaaa? Ba al dao olaturik Deban?
PAtxi 2007-06-28 12:43 #2
<p>Aupa Pepi, ba gu bezalako jendea lanean dago, galdetu altzolako printzeari. Vaya explicacion.......biblia dirudi, ulertzen da ta hurrengoan gehiago dakigu, periodoa ez du berdin jokatzen ondartza guztitan ta hori da harritu nauana.</p>
<p>Zer dioztazu asteburuan Fratzian? Merezi du? </p>
pepi 2007-06-28 12:53 #3
Ba ez nago seguru, baina ni han egongo naiz ostiral arratsaldian. Larunbaterako ez dakat esperantza asko, baina igande goizian puede haber temazo. Haber si suena la flauta!
michaelowe 2007-06-28 15:48 #4
<p>ESE ANDY!!!!mick kalera!!!</p>
pepi 2007-06-28 16:06 #5
se ha hecho un tubazo, todo hay que decirlo. Para mi mas de un 9, pensaba que le iban a poner un 10.
Utzi iruzkina: