Asanbladaren ondoren....

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-04-03 12:17
1

Pasa den martxoaren 23an Kultur Elkartean egindako asanbladan gai desberdinez hitz egin ondoren, hemen bertan hartutako erabaki batzuk. Etorri ez zirenentzat edo....:

- Azken hilabetetan komentatu degun bezala zuzendaritza taldea moldatu da. Asanbldak aho batez onartu zuen aldaketa.

- Elkartean 5 bazkide gehiago onartzea proposatu genuen. Honetarako apirilak 1-31 artean izen-emateko aukera izango dute nahi dutenek; elkarteko buzoian edo zurrunbilodeba@hotmail.com helbidean beren datuak utziz. Ondoren irizpide batzuen arabera 5 aukeratuko dira.

- Elkartean egin daitezkeen obrez hitzegin genuen. Zuzendaritza, lokaleko planoak lortu eta proposamenak biltzera konprometitu zen.

- Elkarteako piraguisten artean "inkesta" egingo da. Piragua gordetzeko lekua zeintzuk behar duten, eta udaleko piraguen erabiltzaileak zeintzuk diren zehazteko. Emaitzekin piraguentzako dugun lekua hobeto erabiltzen saiatuko gara.

-Surf eskola: Eskola adineko gazteen artean surfa eta kirola bultzatzeko asmoz adin honetakoen artean ikastaroak egiten jarraituko dugu udan, eta orain ikasturtean zehar ere (udaberrian hasita). Hala ere elkartea ikastaro hauek egitera mugatuko da soilik, beste proposamenik ez dagoen bitartean. Honekin lotuta, monitore bezala lan egin nahi duenak hitz egin dezala Aimarrekin. Hauek dira asanbladan hitz egindako gai garrantzitsuenetakoak. Hala ere, akta osoa Zurrunbiloko tabloian jarriko degu,...oporren ondoren. Ia olatu onik hartzen deun ba egun hauetan, ni Portugala noa!!!!! Aio!!

zurrunbilo

zurrunbilo 2007-04-03 12:42 #1

Nik punto ta aparte idatzitakua dana jarraian agertzen da. Sentitzen det, jungo naiz hobetzen!!


Utzi iruzkina: