trapero

zulotik 1456154088145 zulotik | 2008-04-15 15:09

Patxi Iraeta “ Trapero”

 

Berria egunkariak 2007ko ekainaren 23an Patxi Iraeta “ Traperori ” egindako elkarrizketa irakurri ostean gauza bat soilik daukat esateko. Bakoitzak berak nahi duena berak nahi bezala egiten du, edo ahal den neurrian behintzat. Bakoitzak bete nahi duen nahi bat burutzen duenean bere burua betetzen edo osatzen du, hau da, eguneko une batez egin duen gauzatxo edo ekintza hori burutzeak, eguna behintzat zerbaitetan aprobetxatu dugun sentsazioa ematen digu. Ni ez nahiz sartzen pertsona bakoitzak egin nahi duen edo zerk betetzen duen kontuetan. Bakoitzak bere nahiak izango baititu, horrenbestez ongi iruditzen zait, berak dioen bezala blog-en freak bat izan nahi badu eta era honetako kontuekin pozik aritzen bada beretzat askoz hobe. Baina, Iraetak elkarrizketan esandako gauza batekin ez nator bat “aspertzea gauza txepela da, blogariok mesede handia egiten diogu gizarteari ” aspertzea gauza txepela dela nik ere onartzen dut baina…


Utzi iruzkina: