KAXKAPE, frontoi atzeko lokalaren izena

No profile photo zubieta lantzen | 2009-03-12 09:02

Hauek dira Zubieta Lantzenek deitutako lehiaketan (eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi) jaso dituen izenak: artasoro, lokotxa, txantxila, txerrimuni, kostata, karrera, bilgunea, zutabi, rup (?), mandiope, sapaizulo, sotoa, mandioa, etxordokoa t.e., akuilu, kaxkape eta kaxka.

Karmele Urdanpilletak
KAXKAPE izena proposatu du eta 2 lagunentzako sagardotegiko afaria irabazi du. Izena nondik datorren? Honatx Karmeleren azalpena:

Garai batean kaxkan jokatzen zen plater tiroa (tiro al plato) eta herriko festetako programentan "Kaxka" izena sonatua zen herri osoarentzat. Horregatik, lokal berri hau garai bateko Kaxka baino beherago kokatu denez, izen zaharra lokal berriarekin lotzea egokia iruditzen zait.

Karmelek beste proposamen hau ere egin du: Bide batez, Zubietako etxe berri bakoitzari izen polit bat egoki letorkioke, zein norena den jakiteko.

Zer iruditzen?


Utzi iruzkina: