Ikasturte berriarekin batera datozen ekitaldiak

No profile photo zubieta lantzen | 2009-09-01 10:35

Ikasturte berriak dakarren estresari izkin egiteko, datozen asteetan Zubietan hainbat ekitaldi izango ditugu aukeran.

  • Erreboteko Enrike Abril txapelketa hasi da jada eta datozen igandeetan Zubietan izango dugu lehiarik, bai (ikus ordutegiak eskuineko agendan).
  • Bihar ekingo diote yogazaleek yoga-ikasturteari. Hitzordua: asteazkenero, 19:15ean Kaxkapen.
  • Urriaren 12an Euskal Jaia izango dugu. Aurtengoan herriko gazteek bezperarako ere hainbat kontzertu antolatuko dituzte eta bazkalostean, berriz, Patxi Perez eta konpainiak dantzan jarriko gaituzte.
  • Eta kirolzaleok ere badugu giharrak mugitzeko aukera: urriaren 18an Zubieta Gold Race bizikleta-desafiyua egingo dugu Hernani eta Goizueta artean. Ea iazko arrakasta gainditzen dugun. Aurten ere lau laguneko taldeka arituko gara, neska zein mutil, zahar nahiz gazte... Eta bazkaria ere egin beharko, noski... Zehaztuko dugu aurrerago baina, de-dio, hasi entrenatzen, neska-mutilok!
Eta hori guztia gutxi balitz, orienting ikastaroa antolatzeko asmoa ere badugu. Aurki zehaztuko ditugu hitzorduak.

Hala ba, badugu non aukeratu. Animatu eta parte hartu.


Utzi iruzkina: