Bost artikuluen deskribapena
Web 2.0 ikasgaian aurki.com helbidean dauden bost artikuluen deskribapena agindu digu Joxek. Beraz, horri ekingo diot:
Hasteko “Tomatarrek ez dute estudiatzen” artikulua hartu dut. Telezaborrako programa honi buruz dio idazleak aurkezleek ez dituztela gidoiak ikasten, hala ere gustatzen zaio eta bertan emandako berriak ez dute berarekin amaitzen. Benetan esaten diot artikulu honen idazleari zorte onekoa dela, ze nik lotan geratzen naiz beren ahotzak entzuten ditudan bakoitzean.
Bigarren kontaeraren izena “Gaur egungo eguna gaur” deritzo. Hemen kontatzen dena da egun normal batean egiten dena eta hori egiteko behar den denbora, esaterako, lana (8 ordu), txakurra atera (40 minutu), amodioa egin (10 minutu ) etab.
Hurugarrenik berri bat aukeratu dut “Artxandako funukularra bide erdian geratu da”. Diotenez, Artxandako funikularra ekaitza baten ondorioz geratu zen geltokitik 100 metrotara 17 pertsona barruan zituela.
Urriaren hamarrean Tim O’Relly Gasteizen egon zen Europa aretoan hitzaldi bat ematen. Tim Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea izan zen eta ikustera joan ziren jendeen artean blogetan eta Euskal Interneteko aktualitatean interesatuak zeuden.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: