REMI gogoan zaitugu!
Ostiral gauean Villabonako jaiak bete-betean zirela, Ertzaintzako poliziak herria hartu eta presoen aldeko enkartelada bat egitea galarazi zuen. Ertzaintzako kide batzuek Gazte Asanbladaren kontzertuetara gerturatu eta jendea probokatzeari ekin zioten. Bereziki Remi Ayestaran gaztearengana zuzendu ziren. Rifirafe bat izan eta gero, bihotzekoak jota lurrera erori zen Remi. Villabonako alkatea oporretan zegoela eta, Remi udal honetako alkateordea zenez, Villabonako Udalaren kargu zegoen hil zenean.