AMNISTIARIK GABE, BAKERIK EZ!
Presoak borrokan, gu ere bai!
Izalen atxilotu zuten Iñigo Orue donostiarra askatu dute
Iñigo Orue Magazo presoa libre utziko dute gaur, epaiketaren zain eta
bermepean. Oraindik ez dakite zenbat ordaindu beharko duen
baldintzapeko askatasunean irteteagatik kartzelatik.
Martxoaren 28an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Idiazabalen (Goierri),
ETArekin lotura izatea leporatuta. Bost egunez eduki zuten
inkomunikatuta, eta torturak salatu zituen. "Sei edo zazpi guardia
zibil zeuden nirekin; flexioak eginarazi zizkidaten, galdera pila bat
egin zidaten etengabean, itolarria eragin zidaten poltsa batekin,
konortea galdu arte; eta suspertzean, berriro ere ekiten zioten poltsa
estutzeari", zioen Oruek orduan.
Donostiarra da, Antigua auzokoa.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 .
Inma Berriozabal zeamarra aske utzi dute osasun arazoak direla eta
Astelehenean Guardia Zibilak atxilotu zuen zeamarra, aske gelditu da Audientzi Nazionaleko epailearen aurrera eraman eta gero.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 .