Ion Telleria izaldarra atxilotu dute Ipar Euskal Herrian

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2010-06-09 11:49

    Iparraldeko kazeta digitalak, Kazeta.infok, berria eman duenez ekainaren 9ko goiz honetan polizia frantsesak Ion Telleria atxilotu du. Bere kontrako euroagindua dela medio, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduak jarraikiz, Frantziako Gobernua Ion Telleria Espainiara estraditatzeko pausuak aurrera eramaten ari da. Gaur bertan Baionako komisarira eraman dute, eta seguraski bBihar bertan Pauera eramango dutelakoan daude.

    Ion Telleria gaztea Info7 Irratiko esataria da (Urruñan du lantokia)

    Sei hilabete errepresioari eta inkomunikazioari ihesi
    Hainbat komunikabideek diotenez, Gazte Independentisten kontra burututako makrooperazio batean, 2009ko azaroaren 24ean Espainiako polizia Idiazabal herrira gerturatu omen zen Ion Telleria atxilotzera. Hau ez aurkitzean, geroztik hainbat polizien begi puntuan izan da Izalgo herritar hau atxilotzeko asmotan. Baina Ion ordea, sei hilabete hauetan, Ipar Euskal Herria izan du bizitoki eta normaltasun osoz lan egiteko aukera izan du.

    Espainiako Gobernukoak komunikabideei bidalitako prentsa-oharra

    Interneten halanolako elkartasuna eta atxiloketaren salaketa
    Interneten Ionen atxiloketaren albistea tita batean zabaldu da:
- Info7.com: Elkartasuna Ioni (Info7ko lankideak idatzirikoa).
- ZirikaIrratia.tk: Ion Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Urruñan.
- Topatu.info: Ion Telleria atxilotu dute Urruñan.
- Askatu.org: Jon Telleria atxilotu dute gaur goizean Urruñan.
- GoierrikoHitza: Jon Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Urruñan.
- Berria.info: Jon Telleria gazte independentista atxilotu dute Urruñan.
- Gara.net: Jon Telleria atxilotu du Polizia frantsesak Urruñan.
- Indymierda EuskalHerriak: Detenido en Urruña Ion Telleria (Idiazabal), colaborador de Info7 Irratia.
- MendebaldekoNaparra: Atxiloketak: Urruñan, Ion Telleria Idiazabaldarra (Mendebaldeko Naparroa) atxilotua izanda euroagindu bat medio.
- Ukberri.net: Telleria kazetari gaztea atxilotu du Frantziako Poliziak Urruñan.
- Topatu.info: Telleriaren atxiloketa salatu eta mobilizatzeko deia luzatu dute.

    Kultur nahiz gazte mugimenduan ibilbide luzea
    Ion Telleria herrian oso ezaguna da gazteen artean behintzat, Izalgo Gaztetxea II-ko kidea eta Zirika Irrati-ko esataria izan baitzen. Ion bertsozalea oso, Izalgo bertsozale taldeko kidea ere badugu. Horrela makina bat bertso bazkaritan gaijartzaile gisa ere ibilitakoa da; bai Idiazabalen (gehienbat Axari Elkartean nahiz Gaztetxeko bertso bazkarietan) eta bai Euskal Herrian zehar ere. Baita ere, musikan aditua dugu. Horrela makina bat jaietan Izalgo kaleetatik txistulari-kalejiretan ikusi izan dugu; eta Gaztetxearen Urteurreneko jaietako kantaren batean ere abesten ibilia da ("Bost, bost, kakatan plost" abesti arrakastatsuan bezela). Eta berak idatzitako artikuluak era argitaratu izan dira Goierritarra eta Aldaize aldizkarietan.

    Oraindela bost urteko irudiak, lehengo Gaztetxeko urteurrenean

    Unibertsitateko ikasketa garaian ere, Leioako kanpuseko ikasle mugimenduan ere oso ezaguna izan zen Ion. Baita ere, gazte mugimenduko makina bat proiektuetan partehartu du. Horrela Gaztesarea atari digitalean kazetari lanetan eta Irauli Irratiko esatari lanetan ere ibilitako da. Eta baita ere, Lezoko Gazte Topagunean (2008) nahiz Amaiur - Garazi Gazte Martxan (2009) bozeramaile bezela ibili zen. Gaur egun Info7ko esatari lanetan zebilen, bai albistegietan eta bai zuzenekoak egiten, Aberri Eguna 2010eko eta Nafarroa Eguna 2010eko zuzenekoak bezela.

    Ion Telleria Info7 Irratiko irratsaio batean burubelarri lanean

    Senperen bizikletan zebilela atxilotua izan dela jakin dugu
    Gaurko Info7ko azken albistegian, bere lankideek jakinarazi dutenez Ion Telleria goizean goiz txirrinduarekin ibilbide bat egiten ari zela antzeman du polizia frantsesak bera atxilotzeko. Senpereko urtegiaren inguruan izan omen da atxiloketa. Gukin Zopizarren webgunea kudeatzen dugun partaideak jakin dugunez, Ion Telleria ESAITek antolatutako Iratiko Tourrean (II. Euskal Herriko zikloturista itzulian) patehartzeko prestakuntzan zebilen burubelarri.

    Giro paregabea izan zen lehengo urteko Iratiko Tourrean

    Aurtengo Iratiko Tourreko ibilaldiak ere majo izerditzekoak dira



    Atxiloketaren biharamuneko egunkariak eta interneteko artikulu sorta
    Hemen dituzue, atxiloketa dela eta ekainaren 10an interneten agerturiko albiste zerrenda:
- ZirikaIrratia.tk: Telleriaren askatasuna eskatzeko kontzentrazio jendetsua egin da gaur Idiazabalgo plazan.
- GoierrikoHitza: Jon Telleria idiazabaldarra atxilotu dute Lapurdin.
- GoierrikoHitza: 2010/06/10 eguneko portada.
- Berria.info: Ion Telleria atxilotu dute Lapurdin, haren aurkako euroagindua dela eta.
- Gara.net: La Policía francesa arresta en Lapurdi y encarcela al joven independentista Ion Telleria.
- Bidasoa Media: Jon Telleria gazte independentista atxilotu zuen atzo Frantziako Poliziak Urruñan.
- Argia.com: Ion Telleria kazetaria atxilotu dute Urruñan.
- Adierazi EH: Detenido en Iparralde Jon Telleria, huído tras la macrooperación contra Segi.

    Ion aske gelditu da Paueko epaitegitik pasa ondoren (2010/06/10)
    Polizia frantsesa Paueko epaitegira eraman ondoren aske gelditu dela jakin dugu Info7ko 12tako albistegian. Baina hurrengo asteartean (Ekainak 15ean) bere kontrako euroagindua aztertuko du Paueko epaitegiak, eta bertan bera Espainiaratu edo ez erabakiko da.

    Grande Marlaska epaile faxistak Segiko burutzat jo du Ion izaldarra

    Hemen dituzue, oraingoz espetxeratzeaz libratu dela eta mintzo diren interneteko albisteak:
- ZirikaIrratia.tk: Ion Telleria aske geratu da.
- GoierrikoHitza: Ion Telleria libre utzi dute, baina asteartean euroagindua aztertzeko auzi-saioa izango du.
- Berria.info: Ion Telleria, aske, baina euroagindu saioaren zain.
- Gara.net: Jon Telleria aske geratu da.
- Askatu.org: Jon Telleria libre utzi dute baina datorren asteartean izango du bere aurkako euroagindu epaiketa.
- Topatu.info: Ion Telleria libre da epaiketa heldu artean.
- Bidasoa Media: Jon Telleria libre utzi du epaileak bere aurkako euroagindua notifikatu ondoren.
- Argia.com: Ion Telleria kazetaria libre geratu da.

    Ekainaren 11ko egunkarietan Ioni buruz argitaratutako albisteak:
- GoierrikoHitza: Telleria aske, auzi saioaren zain.
- GoierrikoHitza: 2010/06/11 eguneko portada.
- Berria.info: Telleria, aske.
- Gara.net: Telleria en libertad, a la espera de la resolución.
- Adierazi EH: Telleria en libertad provisional.
- Bidasoa Media: Ion Telleriari buruzko euroagindu eskaera astebete atzeratu da.

    NPA alderdiak Ionen egoera salatu du: Le NPA “condamne le fait que pour son appartenance à Segi (autorisée en France), Ion Telleria se trouve arrêté et menacé d’expulsion vers l’Espagne pour un mandat d’arrêt européen.” Le NPA appelle à participer à toutes les mobilisations.