Ilusioa, errebeldia eta musika jotzeko grina
Horrela zen Bartoloenea musika lokala.
Apartheid garaiko lehenengo legealdian, PNV-EA koalizioak itxi zuen Eskolako garage batean gazteek entsailatzen zuten lokal hura.
Alaitasuna, kritikotasuna ... ametsak errealitate bihurtzeko proiektu musikala zen dudarik gabe Bartoloenea.
Bertako kideen partetik, musika talde eta kontzertu mordo bat atera zituzten aurrera: Apartheid hil, EAK, Bartolo eta kitto, The Mongies eta abar luze bat.
Gehienbat, herriko pestetan eta Izalgo gaztetxe nahiz Frontoiko tabernan jo zituzten kontzertuak.
Lokala desagertzearekin batera, musika talde hauek pixkanaka pixkanaka desagertzen joan dira. Izalgo musikariak beste herrietara joan behar izan dute, eta toki inprobisatuetan entsailatzen ibili dira. Ez dira izan garai errazak gazte hauentzako, baina aurtengo hauteskundeak eta gero, lokal berri bat lortzeko aukera sortu da, eta gazteek musikaz herria astintzeko gogo biziz dabiltz.
|