Gure ametsak egi bihurtuz, autogestioa bultzatuz

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-10-04 15:53

2004ko azaroaren 13an sortu zen Kaletio taldea. Izalgo okupazio mugimendua dinamizatu nahi zuen talde honek, baina bere sorrera potentea izan bazuen ere, Txomenane etxea okupatu eta taldea desagertu egin zen.
Bi proiektuak aurrera eramateko indarrik eta jenderik ez zegoenez, biltzeari utzi eta etxe okupatu bat aurrera eramateko auzolanean murgildu zen jendea.




    Izalgo herriguneko etxe huts batzuk

    Kaletioren eta okupazioaren logotipoak
2005eko irailaren 27an okupatu zen Txomenane indiano etxea. 20 hilabete eta gero, desalojatua izan zen. Txomenanek izan zuen ibilbidea oso anitza izan da, bertatik jende oso ezberdina pasatu delako eta Izalgo herriari eskeini dion hartu emana oso ezberdina izan delako.
Besteak beste, etxeko etxeko baratzak arrakasta handia izan zuen. Bertatik ateratako barazkiekin astero postutxo bat jartzen zuten etxeko atarian. Gainera baratzaz gain, oiloak jarri zituzten. Hasieran herritarrengan eta bereziki umeengan kuriositate handia sortu bazuten ere, etxeko baratzera eta etxe ondoan dagoen parke batera ihes egiten zutenez, iskanbila handia sortu zen udaletxeko jardinero eta aguazilarekin.
Bestalde, makina bat pesta eta kontzertu egin zituzten Txomenanen. Kontzertuak eskeintzeaz gain, etxeko kideen artean musika talde bat sortu zen, Los Claveles hain zuzen ere. Gainera gitarra erabiltzen ikasteko eta sukaldatzeko tailerrak ere antolatu zituzten. Eta desalojoaren aurreko azken hilabeteetan, ostiralero afariak eskeintzen zituzten.






















    Izalgo etxe okupatuaren gaur egungo egoera
Denbora gutxian, Izalgo etxe okupatu hau, Goierriko okupazio mugimenduko erreferente bihurtu zen. Eta hau desalojatzean, Zaldibian beste etxe bat okupatu zuten. Etxe hau, okiƱenea etxe okupatua dugu.








    Zaldibiko etxe okupatuaren irudiak

Euskal Herrian zehar, espekulazioaren kontra mugitzen ari da



Etxebizitzaren arazoa dela eta, eskubide eske gazteak Euskal Herriko txoko guztietan borrokan dabiltz.
Hemen dituzue ekintza kusioso batzuen argazkiak: