Gaxuxa Arranbide aske gelditu da!

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-07-02 18:20

2003an izan zen atxilotua eta sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Urte batzu lehenago, Garaziko gaztetxean ezagutu zuten Gaxuxa Izalgo gazte asanbladakoek. Izaldarrak astebukaera pasa joanak ziren haruntza.
Atxilotu zutenetik, Izalgo gaztetxeko preso moduan izan da herrian, eta makina bat ekimen egin dira Izalen bera etxeratzearen alde.
Uztailaren 8an Mugerren izango da omenaldia.



           Gaxuxa ongi etorri
Ezagutu dituen Espetxeak: FLEURY MEROGIS, ANGOULÊME (2006-10-09), PERPIGNAN (2007-06-27)
Leporaketa: ETAko kide izatea.

IBAN APAOLAZA beasaindarra ATXILOTU DUTE
Aurreko astean, Iban Apaolaza Sancho beasaindarra atxilotu zuen polizia Kanadiarrak Quebec-en.
Momentu honetan Iban Riviere de Prairies espetxean aurkitzen da.
Informazio gehiago [+].

      
       Beasaingo mobilizazio bat

Askatasunak salatu duenez, azken asteotan nazioarteko hainbat herrialdetan euskal iheslarien aurka ematen ari den jazarpena izan da honako hau. Prozesu demokratikoan aurrera egin eta horretarako nazioartearen babesa eta parte hartzea bilatu ordez, errepresioaren aldeko apostua egin du beste behin Estatu Espainolak, eta horretarako, nazioarteko estatu ezberdinak euskal independentismoarekin amaitzeko borrokan inplikatu nahiean dabil.


    De Juana eta Arnaldo oraindik kartzelan daude