Gauzak diren bezela ikusi beharrean, garen bezela ikusten ditugu
Abuztuan gauza bera esan zuen Rubalkabak (PSOE) Santanderreko lau bonben eztanda eta gero. Egun pare bat pasata Bizkaiko Komandoaren kontrako atxiloketak izan ziren. Aste honetan gertatu den bezela, Estatuare efikazia poliziala erakusteko antzerkia egin dute.
Pentsa dezakegu, astebukaera honetan, Zapaterok bazekiela Nafarroan egin behar ziren atxiloketen berri, eta honen arira egin zituela adierazpen hauek. Abuztuan Rubalkabak egin zuen bezela.
Rubalkabak dioenez, Komando bat sortu nahi zuten. Eta hori arrazoitzeko mila teori atera dituzte. GAUZAK DIREN BEZELA IKUSI BEHARREAN, GAREN BEZELA IKUSTEN DITUGU edo erakusten diguten bezela, kasu honetan bezela.
Lesakako atxilotuei bezela, mila akusazio egin ditzakete, baina interes politikoez gain, gauza gutxi topa dezakegu. Gatazka armatu hau dirauen denbora guzti honetan, zientoka zulo topatu dira. Baina lehen, armak gordetzen zituzten herritarrak kolaboratzeaz akusatzen baziren ere, orain ekintzaile izatea leporatzen diete.
Beti izan ditugu euskal herritarrak herria armatzen ibili direnak, baina hauek ez dira izan ekintzaileak edota komando bateko kideak. Iparraldeari begiratzen badiogu ikus dezakegu, Frantziako poliziak horrelako kasu bat topatzean ez dituztela akusazio berak egiten. Estatu Espainiarraren beste estrategi errepresibo baten aurrean gaude dudarik gabe.