Bortxaren kontrako euroagindua atzeratu egin dute
Atzo fiskaltzak eta defentsak atzerapena eskatu zuten Pauen (Frantzia) egitekoa zen euroaginduaren inguruko audientzian.
Fiskalak kasuaren inguruko informazio gutxi zegoelako audientziaren atzerapena eskatu zuen. Espainiako justizia administrazioari informazio gehiago eskatuko diote.
Bortxaren senideen esanetan, audientzia datorren astean egingo dute berriro.
Bortxaren makina bat lagun joan ziren Pauera
Esan beharrean dago, astebete igaro ostean familiak (senideek eta neskalagunak) ezin izan da Bortxarekin egon.
Espainiak eskatutako euroagindua onartu bitartean, Bortxa Seysses-ko kartzelan (Tolosa, Okzitania) espetxeratua dago. Bere helbidea hau duzu idatzi nahi badion/k:
BORTXA URBERUAGA
Maison d´arrêt TOULOUSE-SEYSSES
Z.A Segal- rue Danielle Casanova
B.P.85
31.605 Muret Cédex
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 .