Bortxa euskal presoaren urtebetetzea
Martxoak 11ean dira Bortxa Urberuaga Aranoren urtebetetzeak. Egun aproposa eskutitz bat bidaltzeko. Animatu, eskertuko du eta. Espetxeko helbidea:
BORTXA URBERUAGA ARANO
Centro Penitenciario Jaen II
Carretera Bailén-Motril Km.28
23.009 Jaén
Tlf. Informazioa : 953214500
Tlf. Bisitak : 953214501
Izalgo herriko jaietaran saltzeko atera zen kamixeta bat
Erlazionaturiko albisteak:
- Bortxa txometarra atxilotu dute (2007/10/25)
- Bortxaren kontrako euroagindua atzeratu egin dute (2007/10/31)
- Frantziar Estatuak Bortxa espainiaratuko duela erabaki du (2007/11/08)
- Estatu frantsesak Bortxa entregatu du espainiar poliziaren esku utziz (2007/11/10)
- Bortxa Urberuaga, Jaen II espetxera eraman dute (2008/10/07)
JAEN-GO ISOLAMENDUTIK Bortxaren gutuna
(2009-Urtarrilak 6) En el dia, en ke los monarkas se komieron unos tripissss.
<<... Badakizu, gure eskubideen murrizketaren ondorioz da hau ere, astean 2 gutun bakarrik bidali ahal ditugulako...>>
<<...Jakingo dozunez, urte beteko epean 5-garren espetxea da hau, ez dakit non egongo da rekord-a baina seguru urbil nagoela.
Puerto-n arazotxo bat izan nuen txakur batekin, eta 75.artikulua jarri zidaten, artikulo hau jartzen didaten bigarren aldia denbora gutxitan, beste rekord bat. Artikulo honek esan nahi deu, bizitza bakarrik egin behar duzula zure kidetaz aparte, beraiek erabakitzen duten arte; patiora bakarrik (4 orduak 1.graduan gaudenok). Arrazoi horrekin hilabete oso bat eduki ninduten horrela, (medida totalmente desproporzionatua izan zan, txakurrarekin diskusiotxo bat izateagatik. Beraiek agresiotaz akusatu zidaten, gezurra baina Sotoko mobidan X gorria jarri zidatenetik, daukadan espedientea ez da bape goxoa).
Horregatik nago orain hemen, PuertoII ez zelako oso pozik egon nirekin. Ematen duenez espetxeak ni Madrilera aldatzeko proposamena bota zuen. Horrela egiten da normalean: gauden espetxean gurekin pozik ez badaude (beraientzat arazo moduan hartzen bazaituzte). Madrilgo zuzendaritzari espetxez aldatzeko proposamena luzatzen diote, eta Madrilek erabaki. Puerto II-k Madrilera bidalitako espedientea ni lehenengo fasean sartzeko ere proposatu zioten (1.fasea, idei bat egiteko; "Txapote", "Kantauri" eta beste 4 kide daude fase berdinean). Baina azkenean, lehenengo fase horretan sartzeko arrazoi nahikorik ez zegoela, eta horren ordez zigor espetxe batera bidaltzea erabaki zuten, fase berdinean (2.fasean, kideekin egoteko aukerarekin, patioan). Esan dizudan moduan, hau zigor espetxea da; pixkat bat azalduko dizut: Euskal Preso Politiko asko, isolamenduko moduloetan gauzkate. Modulo hauetako kondizioak askoz gogorragoak dira, patio oso txikiak, 20 ordu ziegatan (gure kasuan batzutan astean 3-4 aldiz 23 ordu edukitzen gaituzte ziegetan), ziegetan ditugun pertenentziak oso murriztuak dira, (eskulanak egiteko arazoak), ez daukagu inongo aktibitaterik, gurekiko duten segurtasun neurriak gogorragoak dira, eta abar.
Modulo hauetara ekartzeko, aldez aurretik zerbait egin behar dozu, funtzionario bat jipoitu, beste preso bat akatzeraino jipoitu eta abar. Baina Euskal Preso Politikoak garenoi, zuzenean ekartzen gaituzte hona, inungo argudio finkorik gabe. Espetxearen segurtasunerako arriskutsuak garela bakarrik, ez dute eskusarik behar beraien eskuetan gaudelako. Lehenengo gradua aplikatzen digute eta ala! isolamenduetara, "kondena" gogortzera. Errepresioaren beste txakurkeri bat!!
Jendea (kanpan dagoen jendea), normalean pentsatzen du, espetxe guztiak direla berdinak, modulo guztiak direla antzekoak, eta denok gaudela egoera berdintsuan (Km-en distantzia kenduta) baina ez da horrela, beste azalpentxo bat:
Euskal Preso Politikoetatik, batzuk 2.graduan daude, modulo normal eta espetxeko bizitza "normala" egiten, 8 orduko patioa, aktibitateak, eta abar. Beste batzuk lehenengo graduan baina modulo normaletan; patiora goizetan ataratzen diete 4 ordu, goizeko aktibitateak baldin badute juateko aukera dute. Beste batzuk lehenengo graduan baino isolamenduko moduloetan, hau da gure egoera. Baina espetxe bakoitzeko, isolamenduak desberdinak dira, batzuk besteak baino gogorragoak dira, segun moduloen karakteristikak eta espetxeko zuzendaritzaren jarrera. Gure moduloko kondizioak Estatuko gogorrenetarikoak dira + urruntasuna. Eta azkenik lehenengo graduko lehenengo faseak daude, guztira kideen artean ez dira 10-era heltzen gradu horretan daudenak, (Uda honetan ia 11 izan dira nirekin). Ziegako katxeoak egunero, biluzketak egunero, presio ikaragarria txakurren aldetik, bakarrik patioan, bakarrik galerian, oso gogorra, pizti baten moduan.
Bueno, ya ke jakinaren gainean zauden, espetxe honetaz egingo dizut berba, detaietxo pare bat bakarrik; ¡esto es la ostia! ¡Aqui los dias festivos los marcan en VERDE en el calendario! Hemengo poblazio erdia pikoletoak dira, eta gaitasun arazoengatik, G.C. sartzeko aukerarik izan ez duenez, hona etorri da lanera; ateak isterata ta puteatzera, besterik ez dakite egiten. Estatuko alde hau, oso fatxa da eta hori espetxean ere isladatzen da. Egunero 2 katxeo pasatu behar dugu, ziegatik irtetean eta patiotik bueltatzerakoan, ziegak oso-oso ilunak dira, flexoa 24 orduetan piztuta izaten dugu. Leihoak kriston barrote pila izateaz aparte sare metaliko bat daukagu jarrita, ditugun pertenentziak oso gitxi dira, ta funtzionariekin daukagun eguneroko kontaktua enpatxatzeko modukoa da (txakurren artean Frankista ugari daude). Patioa ere, nahiko txikia da, korrika egiteko arazoekin, baina ez gaituzte kikiltzen txo.
Kideekin oso anbiente ona dago, guztira 10 gara eta GRAPO-ko bat. Patiora 2 txandaka irteten gara, goizean 5 eta arratsaldean beste 6. Kideen artean "Gatza" dago, uste dut ez dizudala azalpenik eman behar nor den, ezta?, Joseba Arregi, Matin Sarasola, Mikel Arrieta eta abar. Kuadrila polita gaude...>>
<<Ah! ahaztu baino lehen; orain dela gutxi iritxi da Soton izandako kapituluaren petizio fiskala; 3 urte ta erdi + 2, guztira 5 eta erdi izan daitezke...>>
Epaiketa hau, hilabete gutxi barru izango da Audientzia Nazionalean. Bertan, Gallizoren (PSOE) aurrean Soto del Real espetxean egindako protestan partehartu zuten hiru Euskal Preso Politiko epaituko dituzte: Bortxa bera, Joseba Tapia donostiarra eta Aner Mimenza algortarra.
Protesta hau, sakabanaketa politikak eragindako erailketa bat salatzeko egin zen. Euskal Presoen senitartekoa zen Natividad Junko gasteiztarra, Zuerako espetxera preso bati bisitatzera zijoala hil zen kotxe istripuz. Hamazazpi senitarteko hil dira modu berdinean PNV eta PSOEk Euskal Preso Politikoen sakabanaketari ekin ziotenetik.