Bortxa eta Axier etxean dira!
Irailak 22an Axier Imaz izaldar presoa aske gelditu bazen ere ( 1 / 2 / 3 / 4 ) inputatuta dagoen Batasunaren kontrako sumarioaren zain dago. Seguruenez, berriz espetxera sar dezakete.
Bortxa Urberuagari ongietorria egin zitzaion herriko plazan
Urriaren 23an Gernikan egin bazioten ere lehenengo ongi etorria ( 1 / 2 ), Idiazabalen azaroaren 14ean egin zitzaion lehen harrera. Bortxa urtebete errefuxiatu egon ondoren eta bi urtetako kartzelaldiaren ostean, askatasuna berreskuratu zuen urri honen bukaeran.
Hemen dituzue kronologikoki pairatu behar izan duen errepresio etapak:
------ Muntai polizial baten biktima:
Bortxa Ertzaintzaren muntai polizial baten biktima izan uan. Muxikako alkatearen autoa erretzea eta Agustin Ibarrolak (Basta Yako militanteak) marraztu zuen pinudiaren (Omako Basoa) kontrako erasoak leporatzen zizkioten. Baina epaiketetan absolbitua izan zen.
Baina pintaketen bidez PPko eta Basta Yako militanteen kontrako mehatsu terrorista egiteaz akusaturik 2 urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
------ Aspaldidanik Goierrin oso ezaguna:
Bortxa Urberuaga Goierriko Herri Mugimenduan uztarturik zebilen azken urteotan. Batik bat okupazioaren aldeko mugimenduan (Idiazabalgo Txomenane Etxe Okupatuan bizi zelarik), eta AHTaren aurkako mugimenduan. Eta Idiazabalgo Los Claveles musika taldeko abeslaria zen.
Txomenane Etxearen desalojoaren aurretik bi urteko espetxe zigorra zela eta, ihes egin behar izan zuen.
------ Baionara ihesi poliziaren atxiloketa ekiditeko:
Baionan finkatu zuen bere etxebizitza, eta Errefuxiatuen Kolektiboko kide bihurtu zen. Urtebete bizitza normala egin ondoren Polizia Frantsesaren eskutik Baiona Ttipian atxilotua izan zen, 2007ko Urriaren 24ean.
Loturak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .
------ Atxilotzearekin batera Toulousera eramana:
Toulouseko Muret Seysses espetxean sartu zuten bere aurkako euroagindua aztertu bitartean. Pintaketa batzuengatik Estatu Frantsesetik Estatu Espainiarrera espulsatzen zuten lehenengo gaztea izan da Bortxa.
Loturak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 .
------ Abioiez Asier Tapia donostiarrarekin batera Madrilera:
Behin Madrilera eraman eta gero, Soto del Real espetxean sartu zuten.Bertan kartzelan gauzatzen ari zen antzerki batean Mercedes Gallizo PSOEko militantea eta Istituziones Penitenciarias-eko Zuzendaria agertu zen.Garai horretan Euskal Preso baten senitartekoa zen Natividad Junko gasteiztarra (Zuerako espetxera preso bati bisitatzera zijoala) hil zen kotxe istripuz; Hori salatuz Asier Tapia Gallizoren aurrean protestaka hasi zen dispertsioa salatuz.Funtzionarioak hau hartatzean Bortxa eta Aner Miner (Berangokoa) gerturatu eta funtzionarioen jarrera salatu zuten.
Honen ondorioz Bortxa, Aner eta Tapia isolamendura eramanak izan ziren.
Loturak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 .
Ezbehar honengatik epaituak izan ziren Irailaren hasieran eta kargurik gabe gelditu ziren Bortxa eta Aner ( 1 / 2 / 3 / 4 ); baina epaiketa bitartean isolamendu egoeran mantendu zituzten hiru euskal preso politikoak eta Estatu Espainiarretik dispertsatuak izan ziren. Hiruak Estatu Espainiarreko kartzelarik hurrunenetara eraman zituzten, eta preso harriskutsuak bezela etiketatu zituzten (honek kartzelako baldintzak gogortuz).
Loturak: 1 / 2 / 3 / 4 .
------ Bi urteko kartzelaldian sei espetxetik sakabanatua:
Soto del Real, Valdemoro, Caceres, Puerto II, Valdemoro berriz, Puerto II, Jaén eta azkenik Aranjuezeko espetxera eramana izan da.
Loturak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 . Ataramiñe 09 liburua: 1 / 2 / 3 .