Asier Imaz, Mansilla espetxean jarraitzen du

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2008-11-02 20:38



Espetxeko helbidea:
    ASIER IMAZ TELLERIA
    Centro Penintenciario MANSILLA
    Finca Villahierro
    24.210 Mansilla de Las Mulas (León)

    Tlf.  Informazioa : 987877400
    Tlf.  Bisitak : 987877444

Urriaren 15ean Soto del Real espetxera eraman zuten. Otsailean ordea Mansillako espetxera trasladatu zuten. Leongo espetxe honetan, modulo berean, Asier Arraiz eta Igor Chillon gasteiztarrekin, Mikel Korta ordiziarrarekin eta Pernando Barrena nafarrarekin dago.
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 .

Axierren gutuna (Mansilla, Irailaren 18an)

<<... Ia urtebete joan dek, iazko urriaren 15 hartan zulo hauetara ekarri gintuztenetik. Dakiken moduan, urritik otsaila bitartekoa Soton egin nian eta otsailaz geroztik Leongo paraje hauetan geudek. Leonen, jan eta eonen! Bere txarrean nahiko poliki geudek hala ere. Asier Arraiz eta Igor Chillon gasteiztarrak, Mikel Korta ordiziarra, Pernando Barrena nafarra eta bostok geudek moduloan eta primeran ari gaituk moldatzen. Goizean gosaldu ondoren 40 minutu inguruko korrika saioa egiten diagu. Gimnasiora sartzen gaittuk gero, pixuak egitera eta goiz erdia han eman ondoren, ordubatak aldera, bazkaria. Etxeko jana estimatzeko, paraje hauetan denboraldi bat egitea bezelakorik etzeok! Ordubiak aldera, ziegetara igotzen gaituztek. Arratsaldeak normalean, ziegan pasatzen dizkiagu, irakurri, idatzi, ... denbora pasa, zazpirak aldera afaltzera jetxi arte. Afaldu ondoren, zortziretarako, berriz ere ziegara, hurrengo goizera arte. Egia esan, eguna laister joaten dek hemen (asteak eta hilabeteak ez hain azkar hala ere)...>>

Euskal Errefuxiatuen Kolektiboaren aldeko kantaldia
Bernardo Korneone bakarlari izaldarrak kontzertua eskeni zuen Iparraldeko taberna batean.