Amalurra ez dago salgai

zopizarren 1456154032058 GUKIN ZOPIZARREN! | 2007-11-08 16:51


Erlazionaturiko albisteak:
- Amalurra defenda dezagun, aht gelditu.
- AHTren lanekin hasi dira Itsasondon.
- Hamaika borroka Euskal Yaren kontra.
Atzo, EAEko eta Nafarroako Gobernuak eginiko bilera dela medio, bi gobernu hauek AHTa Izaldik pasatzeko eskaria egin zioten Madrilgo Gobernuari
( 1 / 2 ).
Beraien eskariak dioenez, PNV eta UPNek zuzendutako sailburuek eskatu dutenez, Nafarroako etorbidea Sakanatik Etxegaratera joango da.
Hemendik Izalgo lurretatik pasako zen, eta Kateko auzoan bi norantzetan banatuko zen: bata Donostiko norantzan eta bestea berriz Arrasate aldera.
Bi norantza hauek Euskal Ykoarekin lotzeko, bata Beasainen eta bestea Ezkio Itsason lotuko ziren. Honela piramide bat osatuko zuten, Arrasaten gertatuko den bezela (ikusi ondorengo mapa).

    Izaldik pasa nahi dute Nafarroako Etorbidea delakoa

Nuria Lopez de Guereñu, PNV-EAJJeko kidea, prentsaurreko baten bidez esan zuenez ( 1 ), Gipuzkoko Euskal Ykoaren obrak Goierrin hasiko dira. Zioenez, 2008an Ordizia - Legorreta ibilbidea egiteari ekingo diote.






    Beasaindik Euskal Ykoaren trenbidearen fotomuntaia


    Makina bat ekintza eta sabotai ari dira pairatzen AHTa aurrera eramaten ari diren enpresak

Espainiako abiadura handiko trenbide sarea
Euskal Ykoa honen baitan dago, eta noski, Eusko Jaurlaritzak ez du izango konpetentziarik bere erabileraren inguruan. Eusko Jaurlaritzak Euskal Ykoa eraikitzeko obrak gestionatzeko akordioa bakarrik lortu zuen PSOEren gobernuarekin. Noski, PNV-EAJJren inguruko konstruktorak egingo dute lan hau.

    PNVren diru hotsa

Eusko Jaurlaritzak komunikabideen aurrean beste itxura bat eman badu ere, Espainiatik erabakiko da AVE espainiarraren ordutegi eta prezioak, eta noski, trenbide honen erabilera. PNV-EAJJ alderdi politikoak AHTaren eredua defendatzeko bere erabilerak EHko autobietatik kamioiak kenduko dituztela dio: Suitzan bezela kamioiak trenetan pasako direla eta abar; tren gehienak merkantzietarako izango direla; Pasaiako superportua justifikatzeko, merkantzia ontzietatik hartzeko AHTa hara iritsiko dela diote; eta abar luze bat. Europako beste estatuetan AHTaren erabilera hau ez da inoiz eman. Zer pentsa ematen du honek.


    Euskal Ykoaren ibilbidea
Honen inguruko loturak: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 / 8 / 9 .



    Espainiako Trenbide Sare hau Goierritik
Ez dugu ahaztu behar, AHTak tren zerbitzuaren kalitatearen gainbehera ekarriko duela, zerbitzuaren mantenimendua eta erabilera enpresa pribatuen esku geldituz. Gainera bertan lan egiten duten herritarren lan baldintzak txarrera egingo dute, subkontratazioa eta aldi baterako lana nagusituz.
Esan dezakegu orduan, bai trenaren erabiltzaileentzako eta langileentzako prekarietate handiagoa ekarriko duela. Gainera, izugarrizko diru publikoa xautuko da Espainiako trenbide sare hau eraikitzeko; eta enpresa pribatuak soilik aberastuko dira etorkizunean AHTtik ateratako benefizioetatik.

Goierri kinka larrian
Abiadura Handiko Trena (AHT) dela eta, egin behar duten Euskal Ykoa, Nafarroako Etorbidea eta bi hauen loturen obrez gain; badira beste obra erraldoi batzuk Goierriko mendi eta haranak txikituko dituztenak:
- Lur jabeekin akordiorik izan gabe Gabiri - Izal - Olaberri - Zaldibi gurutzatu behar duen gasbiderako lanak zer esan asko eman du Goierrin ( 1 ).
- Bestalde Ordiziako Oiangu parke publikoan golf zelai bat egiten hasi dira eta horrela, parke hau esku pribatuen esku geldituko da ( 1 / 2 / 3 / 4 / 5 ).

    Oianguko golf zelaia eta hotela egiten hasi dira

Obrak defenditzeko lege antiterrorista ezarri nahi dute
AHTaren kontrako herri mugimenduaren kontra, Eusko Jaurlariatzak eta Espainiako Gobernuak bultzatutako kriminalizazio kanpaina abiatu dute.
Polizia Espainolak bideratutako gazteen kontrako atxiloketetan, Euskal Yaren informazioa aurkitu dutela zabaldu dute. Horrela lege antiterrorista ezarri nahi diete etorkizunean AHTaren kontrako mugimenduko kideei.

    Azken atxiloketetako irudiak

Bestalde Eusko Jaurlaritzak Euskal Ykoa eraiki behar duten enpresei zuzendutako sabotaiak gaitzetsi dituzte. IU-EB alderdi politikoak ere, horrelako ekintzak salatzen ez dituztenen kontrako adierazpenak egin ditu.

Itoitzeko urtegiaren kontrako borroka
1996. urtean Itoitz urtegiko obretako kableak moztuta egindako sabotaia zela eta, bera izan zen kartzelatutako hirugarren solidarioa. Baita egun kartzelan jarraitzen duen bakarra ere. Iñaki Garcia Kochek eta Ibai Ederrak hiruna urte eman dituzte Iruñeako kartzelan.
Hemen duzue elkarrizketa interesgarri honen lotura:
"Borrokakide sendoa aurkiti dugu gure alde Itoitzen: Amalurra"
  [Elkarrizketa espetxetik, Gara egunkaria]
Beste lotura interesgarri batzuk:
Itoitzeko Elkartasuna taldearen webgunea: 1 .
Itoitz, herri borroka: 1 .

Julio, Itoitzko solidarioa, Iruñeko gartzelan dago