Aloña Muñoa Segurako preso politikoa libre gelditu da
Zazpi urteko espetxealdia izan eta gero, Aloña Muñoa aske gelditu da.
Aloña 2003. urteko otsailean atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian Mikel Otegi itsasondoarrarekin batera. Bost urte eta erdi Estatu Frantseseko espetxeetan gatibu izan ondoren, Espainiako Estatura estraditatua izan zen. Geroztik urte eta erdira Zumarragako gazte kartzelaren kontrako sabotaian laguntza emana izanaz epaiketa izan zuen, eta absolbitua izan da.