18/98 AUZIA AUZI
Epaiketa surrealista hau hasi zela 16 hilabete pasa ondoren prozesua amaierara
hurbiltzen ari da, bere izaera antidemokratikoa berriro azaleratuz.
Fiskaltzak eta
akusazio partikularrak bere horretan jarraitzen dute eta zigor altuak mantentzen dituzte. Akusazio publikoak ere, Garzonaden eta
Aznarren gobernuaren argudioak defendatzen ditu: "Dena ETA dela"
hain zuzen ere.
Oinarri hori hartuta, esan dezakegu euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen
urraketa gertatzen ari dela, eta hori salatzeko pasa den larunbatean manifestazioa burutu zen Bilboko kaleetan zehar.
Aurreko manifestazioetan bezala Guardia Zibilek kontrolak jarri zituzten
Herri nahiz auzoetatik ateratako autobus antolatuak eta kotxe partikularrak gelditu zituzten Bilbo inguruetan.
Gazteak gidatutako kotxe gehienak gelditu, eta goitik behera miatu zituzten. Autobusak aldiz ordu bete geldirik eduki eta, bidaiariak banan banan deitu eta bideokamaraz grabatu zituzten patrol batetio.
DNI espainola eduki ezean formulario hau betetzeko exigitzen zuten
Hemen dituzue 18/98+ plataformak antolatutako Martxoaren 11ko manifestazio honen argazkiak:
17.700 pertsona manifestatu ziren zapatu hartan Bilbon
Hemen ikusi daiteke artista baten batek eginiko grafiti ikusgarria:
PreS.O.S.
Manifestazioan banatutako pegatina batzuk:
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 .
Bi aste lehenago ez zuten utzi manifestaziorik egiten.
Bizkaiko errepideetan Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren kontrolak saihestu zituztenak, manifestatzeari ekin zioten. Manifestazio hau EPPKak deitu zuen (EUSKAL PRESO POLITIKOEN KOLEKTIBOAk).
Hasieratik presio poliziala ikaragarria zen, eta ertzainek manifestazioko pankarta kentzea ere lortu zuten. Bigarren pankarta batekin hasi zen manifestazioa.
Hasierako ibilbidea aldatu zuten manifestariek, PNVren armadak frentez frente baitzuen kargatzeko prest. Baina bidea aldatu arren, berriro bidea itxi eta kargatzeko keinua egin zuten.
Jendea lurrean eseri zen, eta ertzainek beraien indar guztiarekin kargatu zuten. Hortik aurrera manifestarientzat dena kaosa izan zen, txakurrada hasia zen.
Jendea alde batetik bestera zijoan, baina alperrik. Toki guztietan zeudela zirudien!
Telefono kobertura moztu ere egin zuten ertzainek.
Helikopteroaren eta pelotazoen hotsa ikaragarria zen!
Minutu gutxitan zauritu asko izan ziren bertan.
Anbulantzirik pasatzen ez zutenez uzten, medikuek kamila eta guzti Ertzainen artetio zebiltzaten.
Inguruko kaleetan gaueko ordu txikietaraino manifestazio inprobisatu asko izan ziren. Guztietan kargatu zuten Ertzainek.
Inguruetako hospitaleak laister bete ziren adin guztietako jendearekin .
Hurrengo egunean, PNVek Ertzaintzaren jarrera txalotu zuen, bere jarrera justifikatuz.
Manifestariek, beraien burua PNVren armadak inguratuta aurkitu zuten
Elikopterotik ateratako irudiak dira (Ertzainek ateratakoa)
Jipoitutako gazte batzuk (Gaztesareatio hartutako irudiak dira)
PNVren armadaren jipoiak eragozteko, bide mozketak egin ziren Bilboko kale askotan
Informazio gehiago: 1 / 2 / 3 / 4 / 5 / 6 / 7 .
Albistearekin erlazionaturiko albisteak: 1 / 2 / 3 / 4 .
Zipaioen foroaren lotura.
Atutxa ultraranistak sortu zuen, errepresioaren kontrako mugimenduaren kriminalizazio estrategi hau: 1 / 2 .
Eraso hau salatzeko Izalgo batzokian pintadak agertu ziren gau hartan. Euskal herriko herrietan zehar, horrelako makina bat ekintza egin ziren. Hona hemen adibide batzuk: 1 / 2 / 3 .