Daniel Innerarity HUHEZIN
Filosofo Bilbotar honek inozoak, tontoak, denboraren hipotekatuak eta teknologi berrien esklabuak deitu zigun atzo arratsaldean HUHEZI fakultatean emandako hitzaldian. Horiek izan ziren bere lehen hitzetako batzuk. Ondo hasi zen... Eta ondo jarraitu gainera. Izan ere, adjektibo guzti horien zergaitia azaldu baitzuen atzo. Alegia, kultura berriko gizarteak argi eduki behar duela, Sokratesek zioen bezala: "sólo se que no se nada", ez dakiela ezer. Gainformazioaren gozartean bizi baikara. Informazio gehiegi heltzen zaigu. Gaur egungo gizartean denbora urrea bilakatu da eta inork ere ez du nahi segundu bat ere ez galtzea. Horregatik, gure atentzioa gero eta txikiagoa da gauzak hausnartzean. Are gehiago, aprailu berri bat erostean hortxe lotuta ditu erabilpen pausuak. Dena emanda zaigula dio Innerairtyk. Horrek guztiak arrisku asko dakartza, ordea. Zer egin orduan? Bada, aholku pare bat eman zituen filosfoak. Eskerrrak! Gainformazioaren aurrean informazioa helarazi eta jasotzerako orduan, informazio ez-erabilgarria baztertzen, laburrak eta zuzenak izaten, datuak eta informazioa bereizten jakitea... besteak beste. Hedabideek zentzu horretan lan handia egin beharko luketela azpimarratu zuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: